Mostrando entradas con la etiqueta arbelak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta arbelak. Mostrar todas las entradas

jueves, 28 de octubre de 2010

ARBELA INTERAKTIBOEN EZAUGARRIAK

Aurreko gaiarekin jarraituz, arbela mota hauek dituzten ezaugarri motak aipatuko dizkizuet, baliagarri suerta balitzaizkiguke irakasle garaian!

Hauexek dira ezaugarriak: erresoluzioa, eremu aktiboa, konexioak, erakuslea eta softwarea.
Aztertu ditzagun banan banan.

1.-Erresoluzioa: teknologia ezberdinen arabera,
erresoluzioak ezberdinak izan daitezke, orokorrean, 65 eta 1000 lpp tarteko erresoluzioak eskaintzen dituzte. Zenbat eta hobeagoa izan arbelaren erresoluzioa, orduan eta hobeago izango da ere edozein irudiren kalitatea.

2.-Eremu aktiboa: arbela digitalaren marrazketa eremua da. Gune hau garbitzeko erraza den materialezkoa izan behar da.

3.-Konexioak: kable (
USB, sarea), RJ 45 Kablea, Bluetooth edo irrati - frekuentzietan oinarritutako teknologiak.

4.-Erakuslea: arbela motaren arabera, behatzarekin,
arkatz elektronikoarekin edota lehorraren ezabatzen diren errotuladoreekin idazteko aukera egongo da.

5.-Softwarea: arbel guztiek Windows 98, 2000, NT, ME, XP, Vista, V7, Linux eta Mac programekin lan egiteko softwarea dute barnean.

Arbela Interaktiboei buruzko informazio gehigarria izatearren, ondorengo orrialde honetan arbela hauek nola erabiltzen diren pausuz pausu azaltzen da.

http://www.ticvirtual.cl/pdigital/Archivos/Apunte_PD.pdf

Berriz ere, eta aprobetxatuz aurreko sarrerarekin oso erlazio estua duela, informazioa
web orri beretik aterata dago.

miércoles, 27 de octubre de 2010

ZER DIRA ETA ZERTARAKO BALIO DUTE ARBELA iNTERAKTIBOEK?

Aurreko Sarreran aipatzen den arbela digitalari buruzko informazioarekin jarraituz, Internetetik nabigatzen nenbilela, egokia iruditu zait hauei buruzko sarreratxo bat egitea. Arbela mota hori zer den eta zertarako balio duen azalduz.

ZER DA ARBELA INTERAKTIBOA?

Arbela hau, bideo proiektagailu batera konektaturiko ordenagailua da. Ordenagailu horren irudia gainazal liso eta zurrun batean proiektatzen da. Gainazal honetatik, ordenagailua kontrolatu, proiektaturiko irudi baten gainean oharrak idatzi, gorde, imprimatu, edota emailez bidaltzeko aukera izango dugu.

FUNTZIOA --> Gainazal horren bitartez ordenagailua kontrolatzea, boligrafo edota beste gailu baten bitartez.


NOLA ERABILTZEN DIRA ARBELA MOTA HAUEK?

Arbela interaktiboak ordenagailu eta proiektore bati konektatuta daude. Irakasleentzat oso baliagarria da ( aurreko sarreran aipatu dugun moduan ), honela, informazioa kontrolatu eta aldatu ahal duetelako, adibidez, puntero bat erabiliz. Sistema honen bidez, materiala gorde, imprimatu edota berrerabili daiteke.

Lehenengoz, ordenagailuan informazioa garatu egiten da, Ondoren, proiektadorera bidali eta arbelean islatzen da. Sistema honekin, irakasleek mota askotako edukiak irakatsi ditzakete, eta denbora errealean manipulatu daitezke. Adibidez, azpimarratuz, iruzkinak gehituz...

Informazio gehigarria nahi izanez gero, hurrengo linkak kontsulta ditzakezue:
Sarrera hau burutzeko erabilitako informazioa, web orri batetan topatutako ikerkuntza proiektu batetik aterata dago.

martes, 26 de octubre de 2010

"Promethean" arbela interaktiboak

Gaur, Internet-etik nenbiltzala arbela interaktiboei buruzko informazio interesgarria aurkitu dut CHISPAS TIC Y EDUCACION blogean. Bertan agertzen den artikuluaren atal interesgarrienak jarraian uzten dizkizuet, irakasle bezala gure eguneroko esperientzian arbela interaktiboek izan dezaketen eraginari buruz hausnartu dezazuen.
Promethean Ikerketa: arbela interaktiboarekin irakaskuntza-ikaskuntza prozesua eta oinarrizko gaitasunen lorpena errazten dugu

Bi eskola-kurtsoetan zehar, Promethean arbela interaktibodun Espainiako 22 irakaskuntza zentro "Promethean España 2008-2010" ikerketan parte hartu dute. Ikerketa hau Bartzelonako Unibertsitate Autonomoaren "Didaktika eta Multimedia" taldeak garatu du. Guztira, unibertsitate kanpoko esparruetako 80 irakaslek, maila anitzetakoak, zeinek beraien klase gehienetan PDIak erabiltzen dituzten, eta 3000 ikasle baino gehiagok parte hartu dute.

Ikerketa honen helburua PDIak ikasleen ikaskuntza prozesuan duten eragin positiboa egiaztatzea zen. Horretarako, irakasleak aurretik prestatzeko asmoz, formakuntza sistema bat martxan jarri zen, eskola bakoitzean bi kongresu eta bi seminario hartzen zituena.

Irakasleek gehien erabilitako metodologiak irakasle berak markaturikoak izan ziren (esposizio magistralak, sintesien eraiketa PDIez baliatuz,...). Hala ere, irkasleengan zentraturiko jarduerek garrantzia hartzen ari direla konprobatu zen (lanen aurkezpenak, ikaskideei gaiak azaltzea,...).

Oro har, irakasleek ondorengo abantailak nabaritu zituzten:
  • Ikasleen arreta, motibazioa eta partehartzea handitzen da.
  • Ikasleen memoria bisuala, gaien ulermena eta aurkezpenak egiteko zein argudiatzeko gaitasuna hobetzen da.
  • Ordenagailuarekiko interakzioa errazten du eta idazten dena gorde eta errekuperatzeko aukera ematen du.
  • Baliabide anitzak eskura jartzen dizkigu, eta irakasle eta ikasleen artean konpartitzeko aukera ematen digu.
  • Ikasleen aniztasuna hobeto tratatzea ahalbidetzen du.
  • Jarduera kolaboratiboak eta talde lana errazten du.

Ikaskuntzari dagokionez, nahiz eta irakasle gehienek ikasleen ikaskuntza hobetzen dela baieztatzen duten, ia erdiak esaten du beraien kalifikazioak ez direla hobetzen (gehienbat froga idatziak memoristikoak direlako). Dena dela, PDIak oinarrizko gaitasun batzuen lorpena errazten du: informazio digitala tratatzeko gaitasuna, ikasten ikasteko gaitasuna, hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna eta norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna.

Eta gainera, irakasleak zein ikasleak pozik daude; ikasleek PDIekin aritzea gustuko dutela eta haier esker gehiago ikasten dutela diote, eta irakasleek, berriz, PDIekin jarduerak egitea gustatzen zaiela diote, nahiz eta horrek lan gehiago suposatzen duen.

Kontuan hartu behar dugu irakaskuntza-ikaskuntza prozesuetan faktore askok eragiten dutela, eta ondorioz, ezin dugula ziurtatu PDIek hezkuntzan duten eragina zuzena denik, baina begibistakoa da behintzat emaitzak itxaropentsuak direla.