Nolako eskola nahi dugu?
domingo, 9 de enero de 2011
martes, 4 de enero de 2011
lunes, 27 de diciembre de 2010
martes, 21 de diciembre de 2010
Giza Gorputza...birtuala
lunes, 20 de diciembre de 2010
EUSKARA LANDUZ

Teknologia berrietaz baliatuz, hemen badugu arazo honetarako konponbide bikain bat!!
Aditzak.com
viernes, 17 de diciembre de 2010
Arte Hezkuntza eta buruhausteak
martes, 14 de diciembre de 2010
GEOGEBRA zer da?
ZER da? ZERTARAKO balio du?
- Matematikaren arloan geometriari dagozkien inguruko kontzeptuak (irudi geometrikoak, neurriak, azalerak...) lantzeko baliagarria da.
- Lehen Hezkuntzan erabiltzeko oso egokia da.
- Oso programa egokia da irudi geometrikoak era erraz batean egin ahal izateko, ordenagailu baten laguntza soila erabiliz.
lunes, 13 de diciembre de 2010
domingo, 12 de diciembre de 2010
PODCAST-en adibideak
Gogora ezazue, Podcast bat audioa duen artxibo bat dela, zeinetan pertsona batek gai baten inguruan hitz egiten du.
Podcast-en hezkuntza-erabilerak:
- Curriculumaren edukiak aberastea.
- Ipuinak, irrati saioak, konferentziak, elkarrizketak eta abar deskargatzea.
- Soinuak grabatzea eta editatzea, gero blog, wiki eta bestelakoetan jartzeko.
- Ahoskera, arnasketa, intonazioa eta espresioa lantzea.
- Pertzepzio auditiboa sustatzea.
Podcast bat egiteko lehenik eta behin, idea batzuk sortu eta planifikatu behar dira. Ondoren, grabaketa eta muntaia egiten dira. Jarraian, editatzen da eta posprodukzioa egiten da. Eta azkenik, analisia, kopiaketa eta distribuzioa egiten dira.
Hezkuntza Podcast-en adibideak:
Aurretik esan bezala, "Taller de Podcast y Webcast" orrialdean hurrengo artikulura podcast ugari entzuteko. Horietan, hainbat pertsonek podcast mugimenduari buruz mintzatzen dira edota hura eskolan nola aplikatzen duten kontatzen digute. Hortaz, oso interesgarria da web orri hori bisitatxo bat egitea.
viernes, 10 de diciembre de 2010
DIM ALDIZKARIA!
Gaurko sarrera honetan,DIM aldizkariari buruz hitz egingo dizuegu.Honako hau, batez ere, irakasleentzat zuzentzen den aldizkaria da. Bertan, TICak eskolan erabiltzearen praktika onen bilduma topa dezakegu, zeinak TIC baliabideen inguruko ezagutzak eta esperientziak, zein gizartean baliabide horien erabilera sustatzea helburu duen.
Aldizkari hau zuei ezagutarazteari oso onuragarria deritzogu. Izan ere bertan TIC-ak erabiltzearen inguruko hainbat albiste, artikulu... argitaratzen dira. Horiek oso baliagarriak suerta ahal zaizkigu baliabide hauekiko informazioa eskuratzeko.
Sar eta anima zaitezte!
miércoles, 8 de diciembre de 2010
Enciclomedia
Enciclomediaren oina
Honen helburu nagusia Mexikoko Lehen Hezkuntzako ikasleek ikaskuntza esanguratsu bat izatea da, interakzioa, kooperazioa eta talde-lana bultzatuz. Horrela, hezkuntzaren kalitatea hobetuko da.
Baliabide honen ezaugarri eta helburuak zehaztasun handiagoz ezagutzeko, software honen web-orria kontsultatzea gomendatzen dizuegu: http://www.enciclomedia.edu.mx/.
Era berean, Odiseo, Pedagogiako aldizkari elektronikoan, Enciclomedia Lehen Hezkuntzan erabiltzeari buruzko artikulu hau aurkitu dugu, oso interesgarria.
Gogoratu behar dugu, beti bezala, teknologia guzti hauek beraien kabuz ez dutela kalitatezko hezkuntza bat bermatzen. Ezinbestekoa da irakasleak bere eskura dituen baliabide guzti hauetaz ondo informatuta egotea, eta beraien erabilera egokia, eta ahalik eta ahalmentsua, egitea. Bere ikasleek seguru eskertuko diotela.
martes, 7 de diciembre de 2010
Oso baliagarria benetan!
lunes, 6 de diciembre de 2010
"TIC" baliabideak hezkuntza berezian
domingo, 5 de diciembre de 2010
TIC baliabideak Heziketa Fisikoan
Lehen Hezkuntzako Heziketa Fisikoa ikasgaiak ere teknologia berriek ematen dizkiguten abantailak aprobetxatu egin behar ditu. CLIC edo Hot Potatoes bezalako programa informatikoak eta WebQuest eta Altxorraren Bila bezalako Interneteko aktibitateak gero eta gehiago erabiltzen dituzte beste ikasgaietako irakasleek. Orain Hezkuntza Fisikoko irakasleek ere baliabide hauek erabiltzen hasi dira.
Internet-en Heziketa Fisikorako baliabide ugari aurki ditzakegu. Hauek ez dira soilik ikasleei zuzendurik egongo; irakaslegoarentzat arazoak, iradokizunak eta abar planteatzeko eta esperientziak elkartrukatzeko foroak daude; curriculumaren garapenerako informazio erabilgarri duten web tematikoak; talde-lana burutzeko sofware anitzak.
Zalantzarik gabe, formakuntza on batekin, irakaslea TIC baliabideak bere urteko programazioan sartzeko gai izango da. Horrela, bere ikasleen ikaskuntza prozesua motibagarriagoa izango da.
jueves, 2 de diciembre de 2010
TEACHERTUBE!
Gaur, "Practicas Educativas en Entornos Web 2.0" liburua irakurtzen nengoela, nire arreta deitu duen zerbaiti buruz hitz egingo dizuet. Teachertube!!! Aldi berean, http://www.educacontic.es orrialdean ere horri buruzko informazioa jaso ahal izan dut.Nire arreta jaso du batez ere irakasleak izango garenontzat oso erraminta baliagarria dela iruditzen zaidalako, horri esker, hainbat material lagungarriak eskuratu baitaitezke.
ZER BILATU DAITEKE?
Bertan, audio fitxategiak, argazkiak eta hainbat dokumentu mota bila daitezke, beti ere hezkuntza arloarekin erlazionaturik daudelarik.
miércoles, 1 de diciembre de 2010
KIDBLOG
Kidblog-eko baliabide sinple baina indartsuek ikasleei elkarrizketetan edo debateetan parte hartzeko eta komentarioak (post-ak) publikatzeko aukera ematen diete. Horrela, gela bakoitzean blog-komunitateak eratzeko aukera izango dugu, oso baliagarria dena. Irakasleen egitekoa ikasleen blogak kontrolatzea izango da, besteak beste.
Aipatzekoa da Bloga sortzeko ez dela beharrezkoa ikasleen helbide elektronikorik.
Era berean, kontutan izan beharreko gauza bat web orriko hizkuntza da, ingelesez dagoela, alegia. Baina behin bloga sortuta, norberak nahi duen hizkuntza erabili dezake. Gainera, ingelesarekin kontaktuan egotea onuragarria izango da gure ikasleentzat!!
* Aparteko informaziorik nahi baduzue, Kidblog.org web orrian sartzeko aukera duzue.
martes, 30 de noviembre de 2010
TIC-ak ESKOLAN!

> Ikasleen ALFABETIZAZIO DIGITALA!
> EKOIZPENA : dituzten abantailak probetxatu jardueren buruketan; apunteak egin, informazioa bilatu, komunikatu... !
martes, 23 de noviembre de 2010
TIC 2.0 eskola
- helburuak
- nola lortu
- hezitzaileak
- TIC 2.0 duten eskolen egutegia
jueves, 18 de noviembre de 2010
Hezkuntzari buruzko Mundu Konferentzia
Bertan, 2010eko Hezkuntzari buruzko Mundu Konferentziaz hitz egiten zaigu. Honen helburua hezkuntza aukerak zabaltzea da, kolaborazio globalean oinarritzen direlarik.
Konferentzia hau 2010eko azaroaren 15a eta 19a bitartean egiten da, Internet-eko Elluminate-ren bitartez (gaur egun, Blackboard). Elluminate hezitzaile ugari bil ditzakeen software bat da, non elkarren artean informazioa konpartitu dezaketen. Saioak askeak izango dira, eta zuzenean transmitituko dira zonalde ezberdinetan (ordutegi desberdinetan, beraz) eta hizkuntza anitzetan. Eta geroago, grabatuta ikusteko aukera izango dugu ere.
Konferentzian munduko leku desberdinetako 90 partaide baino gehiagoz osatutako Hezitzaileen Aholkularien Kontseilu Internazional bat dago, Julie Lindsay-k zuzendutakoa. Gaur egun, 30 organizazio bildu dira Konferentzian, besteak beste: Escuela Nueva, RIBIE Colombia, La Sociedad de Asia, el Centro de Educación Global, ...
Bertako txostenen zerrenda hemen ikus dezakezue, egunez egun eta bakoitzaren ordutegiarekin batera. Bestetik, txosten horietan partehartu nahi izanez gero, hemen sar zaitezte.
* Informazio gehiago nahi baduzue, "Las TIC en La Educacion" blogan sar zaitezkete.
viernes, 12 de noviembre de 2010
TIC-en erabilpena: eskola baten esperientzia
2.0 Heziketari azterketa eginez: Teknologia klasean



