Mostrando entradas con la etiqueta ezaugarriak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta ezaugarriak. Mostrar todas las entradas

lunes, 22 de noviembre de 2010

AUDACITY




ESKOLA 2.0

Eskola arloaren barnean baliabide berriak maneiatzen!




Asko dira gaur egun eskola barnean eskaintzen diren baliabide teknologikoak. Baliabide hauek oso lagungarriak izango dira bai ikasleentzat zein irakasleentzat ere, izan ere, hauen bitartez posiblea izango da ikaskuntza zein irakaskuntza kontzeptuak beste era batean ulertzea.
Beste sarrera batean azaldu dugunez, asko dira baliabide berri hauek erabiltzearen onurak. Ikasleek haien etxeetatik lan egin ahal izango dute era berean haien jarrera autonomoa sustatzen delarik, ikasleen arreta erakartzen dute, haien lana zein irakasleena erreztu egiten dute...
Probetxatuz gaurko astean Audacity-ren inguruan haritu garela, oraingo honetan, baliabide horri buruz hitz egingo dizuet. Hementxe topatzen den informazioa klasean jasotako azalpenetatik aterata dago.

Audacity-ren bidez, audio-artxiboak sortu egin daitezke; alegia, artxibo batean gordetako ahotsa, musika edo soinuak graba daitezke. Halaber, editatu egin daitezke, haien zati bat moztu, soinuak nahastu, edo formatua alda dakieke.
Audio-artxiboak erreproduzitu, batu, moztu eta nahasteko, eta artxibo horiei efektu bereziak aplikatzeko programa espezifikoak daude.
Aditzera eman behar da soinu-artxiboek askotariko formatuak izan ditzaketela (
wav, midi eta mp3, besteak beste).

ESKOLARAKO GOMENDIOAK

Audio-artxiboak sortu eta editatzea eskolako hainbat jarduera edo proiektutan erabil daiteke.
Ordenagailu bat eta mikrofono bat edukita, gauza asko graba daitezke, ahots-mezu xume batetik hasita, podcast
batera edo audioliburu batera arte. Podcasten kasuan, gehienetan beharrezkoa izaten da audioa editatzea. Halaber, sakelako telefono batez edo mp3 batez toki bateko biztanleen ahotsak edo naturako soinuak grabatu eta egin daitezke; horrez gain, ahozko hizkera graba daiteke —eguneroko egoeretan, talde-eztabaidetan zein mahai-inguruetan—, baita errezitazioak, antzerki irakurria, eskola-irratia eta ahozko apunteak ere besteak beste.

lunes, 15 de noviembre de 2010

Youtube, Picasa eta Divshare

     Sarrera honetan, Web 2.0 oinarrian izanik, bideoak eta argazkiak interneten nola sartu azalduko dugu, hau dena webean dagoen orrialde batetatik atera dugu. Ezinbestekoa da esatea, hau dena egitea dohain eta askea dela.

YOUTUBE:
Youtube interneten bidez bideo digitalak konpartitzeko aukera ematen duen web orrialdea da. Youtuberen bitartez bideoak ikusi, deskargatu, sarrerak egin.... ahal izango dugu. Youtube Googleen konpainiaz erosi denez, Google video-etan web orrialde honetako bideoak ere agertzen dira.

Youtube web orrialde aske bat denez, bideoak zuk nahi duzun bezala ordena ditzakezu.

Web orrialde honek abantail handi bat du, munduko bideo guztiak ikus ditzakezula. Baina desabantail bat ere badagoela esan beharra dago, bakoitzak igotzen dituen bideoak denek ikus ditzaketela.

PICASA:

Picasaren bitartez, argazkiak antola eta editatu ditzakezu zure nabigatzailea zabaldu gabe. Hau Google-en asmakuntza bat izan da. Zure aldaketak egin eta gero sarera igo ditzakezu , dena Picasa programarekin.
Picasak bi aukera eskaintzen dizkigu:


  • "Descargar Picasa 3.6": Nahi izanez gero Picasa instalatu ahal dugu ordenagailuan argazkiak antolatzeko, minimoki editatzeko eta collage-ak edota aurkezpen sinpleak sortzeko. Instalazioa oso erreza da.
  • "Ve a Albumes Web de Picasa": instalatu barik, Picasaren Web Albums atalean sartu. Behin barruan egonda, igo eta konpartitu ahal dituzu argazkiak, bildumak sortu, besteen argazkiak bilatu, argazkiak edota bildumak aurkezpen moduan blogean txertatu...
Hau dena egiteko propietate desberdin batzuk aurkitu ahal ditugu Picasaren barnean:
  • FACE MOVIE: honek diapositiben aurkezpenak egiten ditu momentuan.
  • SUBIDA DE LOTE: honek egiten duena zure argazkiak antolatu eta administratzea da.
  • EDICION EN PICNIC: honekin egin ahal dena, argazkiak editatu, gorde eta besteekin konpartitzea da.
Zelan erabili?
Tailerrean praktika bat egingo dugu. Ataza hau betetzeko honako pausu hauek jarraitu beharko dituzue:
    1. GMailen sartu. "Más", "todavía más" eta Picasa aukeratu.
    2. Picasan zaudela "Albumes web de Picasan klikatu
    3. "Subir", Crear uno nuevo" eta bertan formularioa bete. Adi "compartir" aukeran galdera ikurran sakatuz laguntza izango duzue eta. Kasu honetan "publico" aukera hautatu.
    4. Argazkiak aukeratu eta igo
    5. Erabaki album horren tasunak: azala, nork ikus dezakeen, argazki gehiago igo edota kendu...
    6. Albuma blogean txertatzeko "Enlazar este album" botoian klikatu eta hiru aukera agertuko dira. Jarraian duzuena hiru aukera horien emaitzen adibideak dira:

    • "Enlazar a este albúm": Esteka honi jarraituz, ikus daiteke albuma Picasan bertan. Egin duguna esteka baino ez da.
    • "Copiar el HTML para incrustarlo en el sitio web": kode hori txertatuz gero, albumaren azala ikusiko dugu eta klik eginez albumera joango gara.
    • "Incrustar proyección de diapositivas": hau aukeratu eta hor dagoen kodea kopiatu eta itsatsi post-ean. Argazkien aurkezpen moduan ikusiko dugu.
Tutorial bat:
Ia sarrera guztietan bezala, oraingoan ere, tutorial bat jartzea erabaki dugu; gauzak hobeto ulertzeko asmoz.

domingo, 7 de noviembre de 2010

RSS Teknologia

Ondorengo sarrera honetan RSSari buruz hitz egingo dugu, zer den, zeintzuk diren bere abantailak eta desabantailak eta amaieran tutorial bat jarri dugu. Espero dugu informazio hau erabilgarria izan dadila. Informazio hau hemendik aterata dago.


Zer da RSS?

RSS web baten titularrak ezagutzeko era eroso bat da. Titular hauek, programa jakin batzuen edota korreo elektronikoen bitartez irakurri daitezke. Horrela, web gunean sartu gabe, jakin daiteke berririk egon diren edo ez; hau da, artikulu berri bat argitaratzen den bakoitzean, automatikoki, mezu bat jasotzen da. Adibidez, googlen readerean.

Bertan heltzen zaizun informazioa, automatikoki aktualizatzen da, horrela zu nabigatzen ari zaren heinean informazio berria ikusteko aukera izango duzu.

Ondorengo linkean sartuz gero, RSSaren adibide bat ikus dezakezu: http://www.rss.nom.es/ejemplos-contenido-rss/

Abantailak:
  • Ez dago harpidetza egin beharrik.
  • Azkenengo berriak eskura dituzu.
  • Erabiltzaileak aukeratzen du zein web orrialdeetako berriak nahi dituen.
  • Denbora gutxi behar da berriak ikusteko, ez baizara web orrialdeetan sartu behar, ezta bilatzen egon behar.
  • Berri gehiago nahi ez baduzu, momentuan kendu ahal dituzu, konpromezurik gabe.
  • Den- dena dohain da.

Desabantailak:

Abantaila asko eduki arren, RSSan desabantail txiki batzuk ere aurki ditzakegu:

  • Web orri guztiak ez daude gaztelanieraz idatzita; hala ere, garrantzitsuenen itzulpenak eginda daude.
  • RSSa duten web orri batzuen argazkiak ezin dira ikusi.
  • Internetereriko konekzioa murriztu daiteke.
  • Gauza berri bat denez, baliteke web orri garrantzitsu batzuk, oraindik, RSSa ez edukitzea.
  • Gaztelanieraz dauden orri batzuetan, testuetan, hitz batzuk ingeleses agertzen dira.

Nola jakin dezakegu orri batek RSS-a duela edo ez?

Web orri batek RSS bat duenean, ezkerraldean agertzen den bezalako ikono bat agertzen da. Ikono hau, linkaren ondoan agertzen da (eskumaldean).

Eta nola egin dezakegu web orri batek RSSa edukitzeko?

Internetetik bilatzen genbiltzala, web gune bat aurkitu dugu, hau nola egiten den oso ondo azaltzen duena. Orrialde honetako pausuak jarraituz gero, oso erraz egin daiteke, eta ez du ikasketa maila alturik eskatzen.

Guk gonbidatzen dizuegu, gune horretan sartzeko eta zuek nahi dituzuen web orri guztiak RSS jartzera.

Tutorial bat:

Internetetik nenbiltzala tutorial bat aurkitu dut; hau RSS nola erabiltzen den azaltzen du.

miércoles, 3 de noviembre de 2010

ZER DA WIKIPEDIA?

Aurreko artikuluan blog bat zer den azaldu dugu, oraingoan berriz, wikipedia.

Wikipedia eduki askeko entziklopedia eleanitza da. Hau ez dago leku batera murriztuta, baizik eta mundu osora zabaltzen den web-orri bat da. wikipediako artikuluak edonork aldatu ditzake, baita hauek igo ere.

Web-orri hau aurrera eramateko edizioa askea izan behar da eta dirua irabazteko asmorik gabeko fundazioak mantendu eta administratzen du.

HELBURUA:

Wikipediaren helburua doako entziklopedia- eta fidagarria- izatea da. honetaz gain, mundu osora zabaltzen denez, ahalik eta hizkuntza gehienetan idaztea du beste helburuetako bat; gaur egun 250 hizkuntza ezberdin ditu.

EZAUGARRIAK:
  • Eduki askea.
  • Hizkuntza ezberdinetako edizioak.
  • Doako entziklopedia.
  • Edonork argitaratu eta murriztu ditzake artikuluak.

martes, 2 de noviembre de 2010

ZER DA BLOG BAT?

Ondorengo sarrera honetan, aurrekoan nire taldekide batek aipatutako "Blog" kontzeptuari buruzko informazio gehigarria zuen esku uztea egokia iruditu zait, izan ere, guk geuk blog baten eratzaileak baikara. Esan bezala, Web 2.0-an blog bat dohain argitaratu daiteke, baina, zer da zehazki blog bat? Zeintzuk dira horren ezaugarriak?

1. ZER DA BLOG BAT?
Blog (edo Weblog) bat, anotazio, istorio edo artikulu publikoak idazten diren Interneteko gune bat da. Egile bakoitzak anotazioak egunkari edo bitakora moduan idazten ditu eta hauek kronologikoki publikatuz doaz bere blogean.

Blog gehienak pertsonalak dira, egile bakar batek idatziak. Beste batzuk hiru edo lau pertsonen artean idazten dira. Bertan edozer gauza publika daiteke, askatasun osoz, egunkari pertsonal bat izango balitz bezela, notiziak, aktualitatearen iritzia, imajinak, poesia… Zerbait esateko daukan edonork eduki dezake blog bat.
Blog bat edukitzea dohakoa da, hala ere badaude ordaindu beharrekoak direnak. Blog bat eduki nahi duenak existitzen diren publikazio plataforma askotako batera jo eta minutu gutxitan blog bat sortu dezake eta idazten hasi.

2. ZEINTZUK DIRA HORREN EZAUGARRIAK?


  • Libreak dira: Norberak bere blogean nahi duena idatz dezake.
  • Kronologikoak dira: Gaur idazten dena atzo idatzitakoaren aurretik azalduko da.
  • Irekiak dira: Orokorrean irakurleek komentarioak idatz ditzakete blogaren eratzailearen anotazioetan, baina hau egilearen erabakia da.
  • Kategorizatuta daude: Publikatzen den sarrera bakoitza kategoria bat edo gehiagotan sar daiteke, horrela musika, kultura, edo teknologiari buruzko sarrerak organizatzeko aukera egongo da, eta era honetan irakurketa erreztuko zaie irakurleei.

Sarrera burutzeko erabilitako informazioa, "Practicas Educativas en Entornos Web 2.0" liburutik, zein wikipedia entziklopedia asketik lortutako informazioen nahasketatik lortu izan dut.

viernes, 29 de octubre de 2010

ZER DA WEB 2.0?

Kaixo irakurleok, gaur youtuben bideo bat topatu dugu, non, Web 2.0-a zer den azaltzen den.


Bideo honek dioenez, Web 2.0-rok ematen dituen abantailetako bat dokumentu batean pertsona bat baino gehiagok, momentu berean lan egin ahal izatea da. Hau egiteko googlek zerbitzu bat eskaintzen dizu, non, google docen barnean, create newen sartuz gero, document atalararen bidez pertsona bat baino gehiagok lan egin dezake momentu berean.

Honetaz gain, Web 2.0k beste zerbitzu mota batzuk eskaintzen dizkizu: bloga, wikis, bideoak sartzea.... Lehengoari dagokionez, blog bat dohain zabaldu dezakezu eta bertan idazten duzun guztia edozeinek ikus eta iruzkindu dezake. Bigarrenari dagokionez, wikipedian idatzita dagoena edonork irakurri dezake, baita argitartu ere.

jueves, 28 de octubre de 2010

ARBELA INTERAKTIBOEN EZAUGARRIAK

Aurreko gaiarekin jarraituz, arbela mota hauek dituzten ezaugarri motak aipatuko dizkizuet, baliagarri suerta balitzaizkiguke irakasle garaian!

Hauexek dira ezaugarriak: erresoluzioa, eremu aktiboa, konexioak, erakuslea eta softwarea.
Aztertu ditzagun banan banan.

1.-Erresoluzioa: teknologia ezberdinen arabera,
erresoluzioak ezberdinak izan daitezke, orokorrean, 65 eta 1000 lpp tarteko erresoluzioak eskaintzen dituzte. Zenbat eta hobeagoa izan arbelaren erresoluzioa, orduan eta hobeago izango da ere edozein irudiren kalitatea.

2.-Eremu aktiboa: arbela digitalaren marrazketa eremua da. Gune hau garbitzeko erraza den materialezkoa izan behar da.

3.-Konexioak: kable (
USB, sarea), RJ 45 Kablea, Bluetooth edo irrati - frekuentzietan oinarritutako teknologiak.

4.-Erakuslea: arbela motaren arabera, behatzarekin,
arkatz elektronikoarekin edota lehorraren ezabatzen diren errotuladoreekin idazteko aukera egongo da.

5.-Softwarea: arbel guztiek Windows 98, 2000, NT, ME, XP, Vista, V7, Linux eta Mac programekin lan egiteko softwarea dute barnean.

Arbela Interaktiboei buruzko informazio gehigarria izatearren, ondorengo orrialde honetan arbela hauek nola erabiltzen diren pausuz pausu azaltzen da.

http://www.ticvirtual.cl/pdigital/Archivos/Apunte_PD.pdf

Berriz ere, eta aprobetxatuz aurreko sarrerarekin oso erlazio estua duela, informazioa
web orri beretik aterata dago.

miércoles, 27 de octubre de 2010

ZER DIRA ETA ZERTARAKO BALIO DUTE ARBELA iNTERAKTIBOEK?

Aurreko Sarreran aipatzen den arbela digitalari buruzko informazioarekin jarraituz, Internetetik nabigatzen nenbilela, egokia iruditu zait hauei buruzko sarreratxo bat egitea. Arbela mota hori zer den eta zertarako balio duen azalduz.

ZER DA ARBELA INTERAKTIBOA?

Arbela hau, bideo proiektagailu batera konektaturiko ordenagailua da. Ordenagailu horren irudia gainazal liso eta zurrun batean proiektatzen da. Gainazal honetatik, ordenagailua kontrolatu, proiektaturiko irudi baten gainean oharrak idatzi, gorde, imprimatu, edota emailez bidaltzeko aukera izango dugu.

FUNTZIOA --> Gainazal horren bitartez ordenagailua kontrolatzea, boligrafo edota beste gailu baten bitartez.


NOLA ERABILTZEN DIRA ARBELA MOTA HAUEK?

Arbela interaktiboak ordenagailu eta proiektore bati konektatuta daude. Irakasleentzat oso baliagarria da ( aurreko sarreran aipatu dugun moduan ), honela, informazioa kontrolatu eta aldatu ahal duetelako, adibidez, puntero bat erabiliz. Sistema honen bidez, materiala gorde, imprimatu edota berrerabili daiteke.

Lehenengoz, ordenagailuan informazioa garatu egiten da, Ondoren, proiektadorera bidali eta arbelean islatzen da. Sistema honekin, irakasleek mota askotako edukiak irakatsi ditzakete, eta denbora errealean manipulatu daitezke. Adibidez, azpimarratuz, iruzkinak gehituz...

Informazio gehigarria nahi izanez gero, hurrengo linkak kontsulta ditzakezue:
Sarrera hau burutzeko erabilitako informazioa, web orri batetan topatutako ikerkuntza proiektu batetik aterata dago.

lunes, 25 de octubre de 2010

"TIC"-en abantailak eta desabantailak

Lorena Revuelta deituriko neska batek, teknologia berrien abantailak eta desabantailak ezagutzeko asmoz, kaleko jendeari galdetu zion ea gustoko dituzten teknologiak ala ez. Hauek izan ziren pertsona batzuen erantzun positiboak eta negatiboak ( hau da, abantailak eta desabantailak):

Abantailak
  • Gustoko ditut era desberdin batean ikastea gustoko dudalako.
  • Gustoko ditut ikasleen arreta erakartzen dutelako.
  • Gustoko ditut informaziorako eskuragarritasuna errazten dutelako.
  • Gustoko ditut, komunikatu ahal naizelako denbora eta lekua garrantziarik izan gabe.
  • Gustoko ditut, irakaslearen zereginak errazten dituztelako.
  • Gustoko ditut pertsonei laguntzen dietelako.
  • Gustoko ditut autonomoagoak egiten gaituztelako.
  • Gustoko ditut, lana etxetik egin dezakedalako.
  • Gustoko ditut aurrerakuntza errazten dutelako.


Desabantailak
  • Ez ditut gustoko pertsonak isolatzen dituztelako.
  • Ez ditut gustoko maneiatzeko zailak direlako.
  • Ez ditut gustoko, beti aurkitu ahal nautelako.
  • Ez ditut gustoko dependentzia sortzen dutelako.
  • Ez ditut gustoko, sedentarismoa bultzatzen duelako.
  • Ez ditut gustoko, umeek jadanik ez dutelako kalean jolasten.
  • Ez ditut gustoko kreatibitatea gutxitzen dutelako.
  • Ez ditut gustoko ez daudelako guztien esku.

Hala ere, orokorrean, teknologia berrien abantailak oso onak dira; esan dezakegu aurrerakuntza ikaragarria izan dela eta oso tresna eraginkorra izan daitekeela ondo erabiltzen baditugu. Orokorrean pertsona guztiei onurak ekarri dizkiete askotan.


Hauek dituzten desabantailak aldiz, abantailak baino pisu gutxiago dutela esan daiteke. Gainera, horietako batzuk, gurasoek nahiz irakasleek bideratu ahal dituzte, hala nola, umeek ez isolatzea, kalean jolastea, teknologia hauen erabilpena irakastea…
(informazio hau, youtuben dagoen bideo batetik aterata dago; bideo horren linka hurrengo hauxe da: http://http://www.youtube.com/watch?v=iBFjodtduvU)