lunes, 15 de noviembre de 2010

Youtube, Picasa eta Divshare

     Sarrera honetan, Web 2.0 oinarrian izanik, bideoak eta argazkiak interneten nola sartu azalduko dugu, hau dena webean dagoen orrialde batetatik atera dugu. Ezinbestekoa da esatea, hau dena egitea dohain eta askea dela.

YOUTUBE:
Youtube interneten bidez bideo digitalak konpartitzeko aukera ematen duen web orrialdea da. Youtuberen bitartez bideoak ikusi, deskargatu, sarrerak egin.... ahal izango dugu. Youtube Googleen konpainiaz erosi denez, Google video-etan web orrialde honetako bideoak ere agertzen dira.

Youtube web orrialde aske bat denez, bideoak zuk nahi duzun bezala ordena ditzakezu.

Web orrialde honek abantail handi bat du, munduko bideo guztiak ikus ditzakezula. Baina desabantail bat ere badagoela esan beharra dago, bakoitzak igotzen dituen bideoak denek ikus ditzaketela.

PICASA:

Picasaren bitartez, argazkiak antola eta editatu ditzakezu zure nabigatzailea zabaldu gabe. Hau Google-en asmakuntza bat izan da. Zure aldaketak egin eta gero sarera igo ditzakezu , dena Picasa programarekin.
Picasak bi aukera eskaintzen dizkigu:


  • "Descargar Picasa 3.6": Nahi izanez gero Picasa instalatu ahal dugu ordenagailuan argazkiak antolatzeko, minimoki editatzeko eta collage-ak edota aurkezpen sinpleak sortzeko. Instalazioa oso erreza da.
  • "Ve a Albumes Web de Picasa": instalatu barik, Picasaren Web Albums atalean sartu. Behin barruan egonda, igo eta konpartitu ahal dituzu argazkiak, bildumak sortu, besteen argazkiak bilatu, argazkiak edota bildumak aurkezpen moduan blogean txertatu...
Hau dena egiteko propietate desberdin batzuk aurkitu ahal ditugu Picasaren barnean:
  • FACE MOVIE: honek diapositiben aurkezpenak egiten ditu momentuan.
  • SUBIDA DE LOTE: honek egiten duena zure argazkiak antolatu eta administratzea da.
  • EDICION EN PICNIC: honekin egin ahal dena, argazkiak editatu, gorde eta besteekin konpartitzea da.
Zelan erabili?
Tailerrean praktika bat egingo dugu. Ataza hau betetzeko honako pausu hauek jarraitu beharko dituzue:
    1. GMailen sartu. "Más", "todavía más" eta Picasa aukeratu.
    2. Picasan zaudela "Albumes web de Picasan klikatu
    3. "Subir", Crear uno nuevo" eta bertan formularioa bete. Adi "compartir" aukeran galdera ikurran sakatuz laguntza izango duzue eta. Kasu honetan "publico" aukera hautatu.
    4. Argazkiak aukeratu eta igo
    5. Erabaki album horren tasunak: azala, nork ikus dezakeen, argazki gehiago igo edota kendu...
    6. Albuma blogean txertatzeko "Enlazar este album" botoian klikatu eta hiru aukera agertuko dira. Jarraian duzuena hiru aukera horien emaitzen adibideak dira:

    • "Enlazar a este albúm": Esteka honi jarraituz, ikus daiteke albuma Picasan bertan. Egin duguna esteka baino ez da.
    • "Copiar el HTML para incrustarlo en el sitio web": kode hori txertatuz gero, albumaren azala ikusiko dugu eta klik eginez albumera joango gara.
    • "Incrustar proyección de diapositivas": hau aukeratu eta hor dagoen kodea kopiatu eta itsatsi post-ean. Argazkien aurkezpen moduan ikusiko dugu.
Tutorial bat:
Ia sarrera guztietan bezala, oraingoan ere, tutorial bat jartzea erabaki dugu; gauzak hobeto ulertzeko asmoz.

domingo, 14 de noviembre de 2010

Ume txikienentzako teknologia

Aurrekoarekin jarraituz, teknologia berriak ikusten dira ume txikienentzako diren produktuetan ere. Umeei eskaintzen zaizkien liburuak ez dira hitzez hornitutako testuak bakarrik. Horrez gain, askotan, soinuak entzun ahal dituzte arkatz berezi baten bidez, edo ingelesez (edo beste hizkuntza batean) dauden oinarrizko ariketa errezak egin ditzakete. Hau adibide bat da bakarrik, jakina.

Ume txikienentzako ( 1-5 urte) produktu gehienak beraz, badaude ere teknologia modernoekin eginda.














Produktu material horiez gain, interneten badaude ariketak, ikasteko jolasak , joku jostagarriak eta horrelakoetan aritzeko aukerak ematen dituzten web orrialde ugari.














sábado, 13 de noviembre de 2010

Teknologia umeen jolasetan aplikatuta


Teknologia berriak eskolan eta orokorrean gizartean, bizirik egoteaz aparte, umeen jolasetan ere aplikatzen dira. Umeek, jadanik ez dute jolasten lehen jolasten ziren joku berdinetara; orain, teknologia berriak nahiago dituzte.Umeen jolasetan ere, teknologia berritzaileak aplikatzen dira.

Garai honetako umeek joku teknologiko eta modernoekin jolasten dute. Gainera gareztiak izaten dira normalean. Negozio itzela egiten dute honekin; batez ere, data garrantzitsuetan, hala nola, gabonetan.


viernes, 12 de noviembre de 2010

TIC-en erabilpena: eskola baten esperientzia

Gaurko egunean, klasean teknologia berriak erabiltzen dituen eskola andaluziar baten kasua ezagutarazi nahi dizuegu. Horretarako, eskola honetako irakasleen esperientziak kontatzen dizkigun hurrengo bideoa ikustera gonbidatzen zaituztegu.

2.0 Heziketari azterketa eginez: Teknologia klasean


jueves, 11 de noviembre de 2010

Wikiak ikaskuntzan

Arratsaldeon irakurleok, aurreko sarrera batean, Web 2.0 zer den azaldu genuenean, wikiak aipatu genituen. Sarrera honetan hauek zer diren, nola erabili ditzakegun hezkuntzan eta nola sortu ditzakegun azalduko dugu. Amaitzeko honi buruzko tutorial bi jarriko ditugu.


Zer dira wikiak?

Wiki bat webgune mota bat da, non erabiltzaileek orrialdeak sortu, editatu, ezabatu eta eraldatzeko aukera duten. Horiek wikien elkar-idazkera bultzatzeko modu egokienak dira.

Hau software aske bat denez, wiki bat zabaltzea dohainikoa eta askea da. Wiki bat sortzeko web orri desberdin batzuk daude: wikispaces, wetpaint, wiki.is, nirewiki eta pbwiki.

Zergatik da gomendagarria wikiak erabiltzea hezkuntzan?

  • Ikasleen motibazioa bultzatzen dute.
  • Administratzeko oso errazak dira.
  • Sormena bultzatzen dute.
  • Ikasleen parte hatzea bultzatzen dute.
  • Ikasleen, gurasoen eta irakasleen arteko komunikazioa bultzatzen dute.
  • Ikasteko eta irakasteko modu berri bat da.
Nola erabili ditzakegu klase batean?
  • Web orri errazak eginez.
  • Aldizkari digitalak erabiliz.
  • Taldeko lanak eginez.
  • Klaseko web orri bat sortuz eta denen artean artikuluak sartuz.
  • Klasekideen arteko elkarrizketak sortuz.
  • Irakasleen arteko kolaborazioarekin.
  • Ikasleek egin beharreko lanak bertan publikatuz.
  • Beste lekuetako ikasleekin harremanetan jarriz.

Tutorialak

Internetetik informazio bila genbiltzan bitartean, gai honi buruzko tutorial interesgarri bi aurkitu ditugu eta gure blog honetan jartzea erabaki dugu.

lehengo tutoriala- wikispaces.

bigarren tutoriala- wik.is

miércoles, 10 de noviembre de 2010

GOOGLE READER; OSO ERRAMINTA LAGUNGARRIA

Google reader RSS eta atom-en irakurlea da. Herraminta honen bidez, posiblea da lehendabizi harpidetutako albiste guztietara bide erraz batez heltzea eta gainera, informazio guztia eguneratuta aurkitzea.


Google reader-en abantailak:

  • Albiste bat gogokoa izanez gero, Google readerean sartzen baduzu, ez duzu albistea berriz ere Internetik bilatu behar, Google readerean sartuta egongo baita.
  • Karpetak sortu ahal dituzu eta zure gustura ordena ditzakezu.
  • Denbora aurrezten du.
Google readerekin Interneterako konexiorik gabe lan egitea posiblea da. Honek aukera handi bat ematen digu gure bizitzan: egon gaitezke leku batean, non Interneterik ez dagoen, baina Google reader-en gordeta dauzkagun albisteak, eguneratuta, ikusteko aukera izango dugu.
Aplikazio hau erabiltzeko, beharrezkoa da gmail kontu bat zabaltzea. Hona heltzen zaizkuzu gaurkoratuta dauden artikuluak.

Zer da gmail?

Gmail dohako posta-zerbitzu bat da. Posta elektroniko honetan abantail nabarmen batzuk aurki ditzakegu:

  • Posta elektronikoa zabaltzeko erraztasuna.
  • E-maila bidaltzeko azkartasuna.
  • Fitxategiak eransteko azkartasuna.
  • Fitxategiak gordetzeko kapazitate handia.
Goian aipatutako abantailez gain, beste abantaila garrantzitsu bat aurkitu dugu; gmail kontua nabigatzaile bertsio desberdinekin funtziona dezakeela: Internet Explorer, Firefox, Safari, Netscape, Opera, Google Chrome.


Google Readeren konpetentzia:
Teknika hau oso interesgarria denez, normala da konpetentzia edukitzea. Honek hiru konpetentzia nagusi ditu: NewsGator Online, Rojo.com eta Bloglines.


Tutoriala:

Hementxe utziko dizuet Google reader-a nola erabili behar den azaltzen duen tutoriala. Horretaz aparte, eta aurreko sarreran azaldutakoa hobeto barneratzeko asmoz, webgune berean RSS teknologia zer den, zertarako balio duen... horren inguruko informazio gehigarria topatu ahal izango duzu.

Beste aldetik, informazio iturri desberdinetik atera ahal izan dut informazioa. Alde batetik, "Practicas Educativas en entornos Web 2.0" liburutik, klasean jasotako informazioarekin eta wikipedia web orritik.

domingo, 7 de noviembre de 2010

RSS Teknologia

Ondorengo sarrera honetan RSSari buruz hitz egingo dugu, zer den, zeintzuk diren bere abantailak eta desabantailak eta amaieran tutorial bat jarri dugu. Espero dugu informazio hau erabilgarria izan dadila. Informazio hau hemendik aterata dago.


Zer da RSS?

RSS web baten titularrak ezagutzeko era eroso bat da. Titular hauek, programa jakin batzuen edota korreo elektronikoen bitartez irakurri daitezke. Horrela, web gunean sartu gabe, jakin daiteke berririk egon diren edo ez; hau da, artikulu berri bat argitaratzen den bakoitzean, automatikoki, mezu bat jasotzen da. Adibidez, googlen readerean.

Bertan heltzen zaizun informazioa, automatikoki aktualizatzen da, horrela zu nabigatzen ari zaren heinean informazio berria ikusteko aukera izango duzu.

Ondorengo linkean sartuz gero, RSSaren adibide bat ikus dezakezu: http://www.rss.nom.es/ejemplos-contenido-rss/

Abantailak:
  • Ez dago harpidetza egin beharrik.
  • Azkenengo berriak eskura dituzu.
  • Erabiltzaileak aukeratzen du zein web orrialdeetako berriak nahi dituen.
  • Denbora gutxi behar da berriak ikusteko, ez baizara web orrialdeetan sartu behar, ezta bilatzen egon behar.
  • Berri gehiago nahi ez baduzu, momentuan kendu ahal dituzu, konpromezurik gabe.
  • Den- dena dohain da.

Desabantailak:

Abantaila asko eduki arren, RSSan desabantail txiki batzuk ere aurki ditzakegu:

  • Web orri guztiak ez daude gaztelanieraz idatzita; hala ere, garrantzitsuenen itzulpenak eginda daude.
  • RSSa duten web orri batzuen argazkiak ezin dira ikusi.
  • Internetereriko konekzioa murriztu daiteke.
  • Gauza berri bat denez, baliteke web orri garrantzitsu batzuk, oraindik, RSSa ez edukitzea.
  • Gaztelanieraz dauden orri batzuetan, testuetan, hitz batzuk ingeleses agertzen dira.

Nola jakin dezakegu orri batek RSS-a duela edo ez?

Web orri batek RSS bat duenean, ezkerraldean agertzen den bezalako ikono bat agertzen da. Ikono hau, linkaren ondoan agertzen da (eskumaldean).

Eta nola egin dezakegu web orri batek RSSa edukitzeko?

Internetetik bilatzen genbiltzala, web gune bat aurkitu dugu, hau nola egiten den oso ondo azaltzen duena. Orrialde honetako pausuak jarraituz gero, oso erraz egin daiteke, eta ez du ikasketa maila alturik eskatzen.

Guk gonbidatzen dizuegu, gune horretan sartzeko eta zuek nahi dituzuen web orri guztiak RSS jartzera.

Tutorial bat:

Internetetik nenbiltzala tutorial bat aurkitu dut; hau RSS nola erabiltzen den azaltzen du.