martes, 30 de noviembre de 2010

TIC-ak ESKOLAN!



ZERGATIK INTEGRATU BEHARKO GENITUZKE TIC-ak ESKOLAN?

_ 3 ARRAZOI NAGUSI _



> Ikasleen ALFABETIZAZIO DIGITALA!

> EKOIZPENA : dituzten abantailak probetxatu jardueren buruketan; apunteak egin, informazioa bilatu, komunikatu... !

> Irakasleengan kontzientzia BERRITZAILEA: Ticak duten
aukera didaktikoa probetxatu ikaskuntza prozesuaren onurarako eta eskola porrota murrizteko!

lunes, 29 de noviembre de 2010

Liburu elektronikoak

Beti ari gara galdera berbera egiten, zer da hobeagoa liburuak erabiltzea (metodologia tradizionala) edo teknologia berriak (metodologia modernoa)?


Eta zergatik ez biak batera? liburuak eta teknologiak berriak? hona emen LIBURU ELEKTRONIKOAK!
Hau paperezko liburuen bertsio digitala da. Askotan idazleek arazoak izaten dituzte paperezko liburuak argitaratzeko eta modu errazagoa da era elektronikoan egitea.

Honen adibide argi bat Ebook-a da. Ebook-ak hainbat abantaila ditu, hala nola praktikotasuna, ekonomikoa izatea, baita dinamikoa eta bizkorra ere (itzulpenak, aukeraketak, e.a. egiteko gai da).

Beste alde batetik, liburu honek duen abantailetariko bat, liburuak irakurtzeaz gain, entzun ere ahal direla da.

domingo, 28 de noviembre de 2010

Teknologiak gauza guztietarako

Gaur egun, ia gauza guztietarako teknologiak erabiltzen ditugu. Hona hemen gure gizartean gaur egun, benetan gertatzen diren egoera batzuk:




























Komiki hauekin konturatzen gara, orain teknologia berrien menpe jartzen garela askotan. Aurreko sarreran esan bezala, teknologia hauek erabiltzea oso ondo dago, baina horregatik ez dira zertan ordezkatu behar gauzak egiteko beste era batzuk. Beraz, teknologiak bai, baina moderazioz eta beste aukera batzuk ordezkatu edo baztertu gabe.

sábado, 27 de noviembre de 2010

Aurrerago komentatu genuenez, sare sozial asko daude (Tuenti, Facebook…). Hauek onuragarriak eta baliagarriak izan daitezke zenbait gauzetarako; hala ere, desabantailak ere badituzte. Gazteek gero eta baldintzatuago edo menperatuago daude hauengatik. Gazteak benetan “engantxatuta” daude sare hauetara?

Hemen uzten dizuedan link honetan artikulo bat dago, non sare sozialek nerabeengan dituzten ondorioei buruz hitz egiten den. Hortaz aparte, artikuluaren bukaeran, beste artikulu interesgarri batzuetara joateko aukera dago. Horiek ere gai honi buruzkoak dira.


Artikulo hauek irakurri ondoren, kontura gaitezke internet edo sare sozialak zehazkiago, oso ondo daudela bere erabilpena erregulatzen bada. Bere erabilpenaz abusatzen badugu, edo gaizki erabiltzen baditugu, ondorio negatiboak ekar ditzakete, hala nola, emaitza txarrak ikasketetan.

viernes, 26 de noviembre de 2010

Protagonistak: erabiltzaileak

Argazki honetan argi ikus daiteke, web 2.0-n protagonistak erabiltzaileak direla, eta ez ordenagailuak. Honekin Interneta era pertsonalagoan erabil daiteke, koopetariboagoa, parte hartzailea izanik.

Argazkian argi ikus daitekeen beste gauza bat da denak elkarloturik daudela. Hau oso aberasgarria da gure gizarterako.

GUK, IRAKASLEOK, HAU BULTZATU BEHAR DUGU

DENOK BATERA HAU IKASKUNTZARA ERAMAN DEZAGUN:

ANIMATU!

jueves, 25 de noviembre de 2010

METODOLOGIA ALDAKETA!

Orain arte planteaturiko metodologia...
ikasleentzako egokia ote?

Argi dago, ez dela nahikoa irakaslearen azalpenak entzun eta kopiatzearekin, ikasleok behar dugu ere ikaskuntza prozesu horren parte izan!!!

Horretarako, oso egokia da
WEB 2.O --> ZERGATIK? Ahalbidetzen duelako ezagutza guztion artean burutzea.
Azken finean, web 2.0-k metodologia aldaketa izugarria suposatzen du.

Ondorengo bideoa, aipatutako honi buruzkoa da eta oso era ulergarrian azalatzen da Web 2.0-k suposatuko duena. Bideoa, www.youtube.com web orritik aterata dago.


Bideoa youtubetik aterata dago, eta sarreran plazaratzen dena klaseko azalpenetatik atera dezakegun ondorioa da.

miércoles, 24 de noviembre de 2010

Etorkizuneko eskola. Umeen esanak

Nola ikusten dute umeek etorkizuneko eskola?...hurrengo bideoa ikustera gonbidatzen zaituztegu, umeek esaten dutenaz hausnartu dezazuen.


"Yo me imagino una escuela del futuro con mucha tecnología, pero también con muchos humanos construyendo un sentido de esa tecnología."

Inés Dussel

* Bideoan agertzen den inkestari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero sar zaitez hemen.