viernes, 24 de diciembre de 2010

ELMER PROIEKTUA

Museoa eta eskolaren arteko harremana teknologia berrien laguntzaz

Aurreko sarrerarekin jarraituz, harekin oso harreman estua duen kontzeptuari buruz arituko gara, Elmer Proiektua. Honi buruzko informazioa topatu ahal izan dugu Magisteritzako teknologia berriak deituriko blogean arakatuz, baita ere www.euskonews.com deituriko web gunean.

Proiektu hau, Miramongo Zientzia kutxa Gunearen eta Euskal Herriko Unibertsitatearen artean sortu da, museoko eskola bisitariek egindako material didaktikoaren eskaerari aurre egiteko.

Proiektu honen helburu nagusiak hauexek dira:
  • Zientzia irakasteko baliabideak eskaintzea
  • Museoaren dimentsio birtuala garatzea
  • Museoaren programa eta eskolako curriculuma lotzea eduki zientifikoak sarean landuz.
  • Hezkuntza formalaren (eskola) eta ez formalaren (museoa) arteko lotura ezartzea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario