Gaurko egunean, KIDBLOG plataformari buruz hitz egingo dizuegu. Kidblog.org ikasleei blog propio bat irekitzeko aukera eman nahi dieten Oinarrizko Hezkuntzako irakasleentzat diseinatuta dago.
Kidblog-eko baliabide sinple baina indartsuek ikasleei elkarrizketetan edo debateetan parte hartzeko eta komentarioak (post-ak) publikatzeko aukera ematen diete. Horrela, gela bakoitzean blog-komunitateak eratzeko aukera izango dugu, oso baliagarria dena. Irakasleen egitekoa ikasleen blogak kontrolatzea izango da, besteak beste.
Aipatzekoa da Bloga sortzeko ez dela beharrezkoa ikasleen helbide elektronikorik.
Era berean, kontutan izan beharreko gauza bat web orriko hizkuntza da, ingelesez dagoela, alegia. Baina behin bloga sortuta, norberak nahi duen hizkuntza erabili dezake. Gainera, ingelesarekin kontaktuan egotea onuragarria izango da gure ikasleentzat!!
Anima zaitezte!! Ikaskuntza esperientzia erabat erakargarri eta interaktiboa da!! Gure ikasleek primeran pasatuko dute denen artean ikasten duten bitartean!
* Aparteko informaziorik nahi baduzue, Kidblog.org web orrian sartzeko aukera duzue.
No hay comentarios:
Publicar un comentario