sábado, 4 de diciembre de 2010

Teknologia berriak umeen desmotibazioaren aurka


Askotan, umeak motibaziorik gabe joaten dira eskolara. Horren arrazoiak anitzak izan daitezke eta horietariko askotan, eskolak berak ez du erru handirik izango (arazoak familiarrak, psikologikoak, sozialak...izan daitezke). Baina eskola arazo hau konpontzen saiatu beharko litzateke, ahal duen heinean.



Umeek eskolan urte batzuk daramatzatenean, asper daitezke, lan, ariketa edota azterketa ugari egin behar dituztelako. Gainera, askotan umeek ez diote zentzu handirik ikusten egin behar dutenari edo ez dakite zergatik ikasi behar dituzten gauza horiek.






Hortaz aparte, ikasgai guztietan normalean erabiltzen den metodologia nahiko antzekoa da; ikasgai bakoitzeko liburu bat dago, bertan dauden ariketak egin behar dira eta bertako informazioa ikasi behar da. Umeek metodologia horretaz asper daitezke, eta ondorioz desmotibatu ahal dira.

Saiatu behar gara umeei eskolara joateko nahia pizten. Horretarako, beraien lorpenak saritu behar dira; umeak motibatu eta ezagutu behar dira beraien interesak edo eskakizunak asetzeko. Eskola, era dinamiko eta ez aspergarri batez ikusi behar dute. Gaur egungo teknologia berriak ikasketen metodologian sartuz gero, argi dago motibazioaren inguruan zerbait positiboa lortuko genukeela.



Gainera, gero eta zailagoa da umeen arreta deitzea eta mantentzea; beraz, ondo legoke batzuetan irakaslea ikasleen interesetara hurbiltzea.

Laburbilduz, umeak askotan desmotibatzen dira eta eskolak desmotibazio horren aurka zeozer egin behar du. Horretarako, iraskasleak umeen arreta eta interesa eskuratzeko, beraien nahietara hurbildu behar dira. Hau egiteko era bat izan daiteke umeek gaur egun darabiltzaten teknologia berrietara hurbiltzea, eta ikasketen metodologian izaera teknologikoa dituzten hainbat gauza barneratzea.



No hay comentarios:

Publicar un comentario