viernes, 24 de diciembre de 2010

ELMER PROIEKTUA

Museoa eta eskolaren arteko harremana teknologia berrien laguntzaz

Aurreko sarrerarekin jarraituz, harekin oso harreman estua duen kontzeptuari buruz arituko gara, Elmer Proiektua. Honi buruzko informazioa topatu ahal izan dugu Magisteritzako teknologia berriak deituriko blogean arakatuz, baita ere www.euskonews.com deituriko web gunean.

Proiektu hau, Miramongo Zientzia kutxa Gunearen eta Euskal Herriko Unibertsitatearen artean sortu da, museoko eskola bisitariek egindako material didaktikoaren eskaerari aurre egiteko.

Proiektu honen helburu nagusiak hauexek dira:
  • Zientzia irakasteko baliabideak eskaintzea
  • Museoaren dimentsio birtuala garatzea
  • Museoaren programa eta eskolako curriculuma lotzea eduki zientifikoak sarean landuz.
  • Hezkuntza formalaren (eskola) eta ez formalaren (museoa) arteko lotura ezartzea.

jueves, 23 de diciembre de 2010

Miramongo Zientzia Kutxa Gunea

Kutxaespazioa deituriko museoa interaktiboa da, izan ere, informazioa era erakargarri eta dibertigarri batean aurkezten du eta komunikazio estilo berria du, objektuen manipulazioan eta esperimentazioan oinarritzen delarik.

Museo interaktibo honek eskola eta museoaren arteko lortura ezartzea du helburu; Zientzarekin erlazionaturiko kontzeptuak era errazagoan ulertzea, alegia.



Anima zaitezte bertara joaten, benetan ikasleentzako oso aukera ona litzateke!


martes, 21 de diciembre de 2010

Giza Gorputza...birtuala

Aurreko sarrerak bezala, beste web-gune bat aurkitu dugu, non teknologia berriak aprobetxatuz, giza gorputza landu daitekeen.

Sartu web- gunera eta proba ezazu teknologia berrien aurrerapena!

HONEKIN HAURREI ERA DIBERTIGARRI BATEAN IKASTEKO AUKERA EMAN DIEZAIEKEGU!

lunes, 20 de diciembre de 2010

EUSKARA LANDUZ


Zure ikasleek Euskaran arazoak badituzte...LASAI ZAITEZ!!!

Teknologia berrietaz baliatuz, hemen badugu arazo honetarako konponbide bikain bat!!


Aditzak.com

viernes, 17 de diciembre de 2010

Arte Hezkuntza eta buruhausteak

HONA HEMEN BESTE WEB- GUNE BAT ESKOLAN ERABILTZEKO BALIO DUENA.

Web-gune hau Arte Hezkuntzako klaseetan erabiltzeko oso interesgarria izan daiteke.

Anima zaitez teknologia berriak edonon erabiltzera!

martes, 14 de diciembre de 2010

GEOGEBRA zer da?


Aurreko sarrerarekin jarraituz, eta Matematikako klasean horri buruzko informazioa jaso izan dugula aprobetxatuz, geogebra zehazki zer den eta zertarako erabiltzen den azaltzera goaz.
ZER da? ZERTARAKO balio du?


  • Matematikaren arloan geometriari dagozkien inguruko kontzeptuak (irudi geometrikoak, neurriak, azalerak...) lantzeko baliagarria da.
  • Lehen Hezkuntzan erabiltzeko oso egokia da.
  • Oso programa egokia da irudi geometrikoak era erraz batean egin ahal izateko, ordenagailu baten laguntza soila erabiliz.
ANIMA ZAITEZTE HORI ERABILTZEN!

lunes, 13 de diciembre de 2010

GEOGEBRA!

Matematikak eskolan zein etxean lantzeko era berria!! Matematikak teknologia berriekin nahasturik,
ZELAKO ASMAKIZUNA!!!

GEOGEBRA


Adi Matematikako irakasleak!!!

domingo, 12 de diciembre de 2010

PODCAST-en adibideak

"Taller de Podcast y Webcast" webgunean podcast interesgarri batzuk aurkitu ditugu. Eta horietako batzuk entzun ondoren, pentsatu dugu interesgarria izango litzatekeela gure blogean horien berri ematea. Beraz...

Gogora ezazue, Podcast bat audioa duen artxibo bat dela, zeinetan pertsona batek gai baten inguruan hitz egiten du.

Podcast-en hezkuntza-erabilerak:
  • Curriculumaren edukiak aberastea.
  • Ipuinak, irrati saioak, konferentziak, elkarrizketak eta abar deskargatzea.
  • Soinuak grabatzea eta editatzea, gero blog, wiki eta bestelakoetan jartzeko.
  • Ahoskera, arnasketa, intonazioa eta espresioa lantzea.
  • Pertzepzio auditiboa sustatzea.

Podcast bat egiteko lehenik eta behin, idea batzuk sortu eta planifikatu behar dira. Ondoren, grabaketa eta muntaia egiten dira. Jarraian, editatzen da eta posprodukzioa egiten da. Eta azkenik, analisia, kopiaketa eta distribuzioa egiten dira.

Hezkuntza Podcast-en adibideak:

Aurretik esan bezala, "Taller de Podcast y Webcast" orrialdean hurrengo artikulura podcast ugari entzuteko. Horietan, hainbat pertsonek podcast mugimenduari buruz mintzatzen dira edota hura eskolan nola aplikatzen duten kontatzen digute. Hortaz, oso interesgarria da web orri hori bisitatxo bat egitea.

sábado, 11 de diciembre de 2010

Ordenagailuak eta proiektoreak gelan!

Badakigunez, metodo desberdinak erabil daitezke, ikasgai baten gai bati buruz zerbait irakasteko. Gizarte zientzietan adibidez, dokumentalak edo bideoak ikustea baliagarria izan daiteke umeen ikaskuntzarako; normalean, begietatik sartzen dena azkarrago ikasten da. Oso garrantzitsua da ikasleei zerbait irakasteko erabiltzen den modua edo era.

Horrelako jarduerak aurrera eraman ahal izateko, horietara egokitzen diren zenbait erraminta edo tresna teknologiko behar dira. Gelan bertan baldin badaude, askoz erosoagoa suertatuko zaio irakasleari. Horrelakoak izan daitezke ordenagailuak edota proiektorea. Normalean, ikastetxeetan badaude horretarako prest dauden gela bereziak (bideo gela edo informatika gela); baina askoz erosoagoa, dinamikoagoa eta azkarragoa izango litzateke gelan bertan edukitzea.




Ordenaagailuak, handiak (betikoak) edo portatilak izan daitezke.








Proiektorearekin hobeto ikusiko da pantaila berezi bat baldin badago gelan.









Interesgarria suerta daiteke bideo edo dokumental batekin gai bat hastea, batez ere, umeen arreta deitzen duelako. Eta zenbait jarduera egiteko, ikasle batzuek talde bitan banaturik, ordenagailuak erabil ditzakete, gainerako ikasleek gaiaren beste atal batzuez arduratzen diren bitartean. Guztion artean egiten diren jarduera edo lanak oso onuragarriak dira umeen ikaskuntzarako.

Lan kooperatiboa edo taldekako lana oso metodologia ona da.Umeek beraien artean ari dira elkarrekintzan eta lagundu egiten dira.

Berriro ere, teknologia berriak ditugu hezkuntzaren, eta zehazkiago, ikasle guztien onurako.

viernes, 10 de diciembre de 2010

DIM ALDIZKARIA!

Gaurko sarrera honetan,DIM aldizkariari buruz hitz egingo dizuegu.

Honako hau, batez ere, irakasleentzat zuzentzen den aldizkaria da. Bertan, TICak eskolan erabiltzearen praktika onen bilduma topa dezakegu, zeinak TIC baliabideen inguruko ezagutzak eta esperientziak, zein gizartean baliabide horien erabilera sustatzea helburu duen.

Aldizkari hau zuei ezagutarazteari oso onuragarria deritzogu. Izan ere bertan TIC-ak erabiltzearen inguruko hainbat albiste, artikulu... argitaratzen dira. Horiek oso baliagarriak suerta ahal zaizkigu baliabide hauekiko informazioa eskuratzeko.

Sar eta anima zaitezte!

jueves, 9 de diciembre de 2010

Educablog

Internetetik bilatzen geundela, blog bat topatu dugu, non EDUCABLOG-ak 5 urte betetzen dituela azaltzen den.

Educablog-a blog berriak eraikitzeko herramienta bat da, blog hauek irakasleek, ikasleek eta eskolako hezitzaile guztiek orokorrean erabiltzeko egina daude.

Sarrera honekin animatzen zaituztegu horrelako blogak erabiltzera eta ikasleei kontzientzia garatzera.

miércoles, 8 de diciembre de 2010

Enciclomedia

Gaur Enciclomedia softwarrari buruz hitz egingo dugu. 2003.urtean sortu zen Enciclomedia, Mexikoko Lehen Hezkuntzako eskoletarako lagungarri bezala. Ezagutza lortzeko baliabide didaktiko desberdin bat da, TICez baliatzen dena.

Enciclomediaren oina
rrian testuliburuen digitalizazia aurkitzen dugu, baina baliabide audiobisual eta interaktiboekin lagunduta.

Honen helburu nagusia Mexikoko Lehen Hezkuntzako ikasleek ikaskuntza esanguratsu bat izatea da, interakzioa, koopera
zioa eta talde-lana bultzatuz. Horrela, hezkuntzaren kalitatea hobetuko da.


Baliabide honen ezaugarri eta helburuak zehaztasun handiagoz ezagutzeko, software honen web-orria kontsultatzea gomendatzen dizuegu: http://www.enciclomedia.edu.mx/.


Era berean, Odiseo, Pedagogiako aldizkari elektronikoan,
Enciclomedia Lehen Hezkuntzan erabiltzeari buruzko artikulu hau aurkitu dugu, oso interesgarria.

Gogoratu behar dugu, beti bezala, teknologia guzti hauek beraien kabuz ez dutela kalitatezko hezkuntza bat bermatzen. Ezinbestekoa da irakasleak bere eskura dituen baliabide guzti hauetaz ondo informatuta egotea, eta beraien erabilera egokia, eta ahalik eta ahalmentsua, egitea. Bere ikasleek seguru eskertuko diotela.

martes, 7 de diciembre de 2010

Oso baliagarria benetan!

Internetetik nabigatzen nengoela, www.slideshare.net web orrira heldu naiz. Bertan arakatu ostean, gure blog honetan hainbatetan aipaturiko kontzeptu gehienak agertzen diren bideo bat aurkitu dut.

Bideo honetan, batez ere, irakasleak duen paperari garrantzia handia ematen zaio. Dena den, tenknologia berriek ez dute berez, haiek bakarrik, irakasten; beharrezkoa da prozesu osoa gidatuko duen irakasle bat. Horretarako, noski, hauen formakuntza egokia beharrezkoa izango da.

lunes, 6 de diciembre de 2010

"TIC" baliabideak hezkuntza berezian

Argi dago gela bateko ume guztientzat onuragarria izango dela teknologia berriak erabiltzea; baina agian onuragarriagoa izan daiteke premia bereziak eskatzen dituzten umeentzako. Beraientzat, izan ditzaketen arazoengatik, beharrezkoa izan daiteke beste metodologia bat eramatea eta metodologia horrek teknologien beharra izango du.

Hemen uzten dizuegu youtuben aurkitutako bideo bat. Bertan, hezkuntza berezian "tic" baliabideei buruz hitz egiten du. Bideo hori ikusteko, klikatu hemen .

domingo, 5 de diciembre de 2010

TIC baliabideak Heziketa Fisikoan

TIC motatako esperientziak Heziketa Fisikoan?

Juan Dols Molina-k idatzitako hurrengo dokumentuan argi uzten da Heziketa Fisikoa bezalako ikasgai batean ere erabat posiblea dela teknologia berriak erabiltzea.

Lehe
n Hezkuntzako Heziketa Fisikoa ikasgaiak ere teknologia berriek ematen dizkiguten abantailak aprobetxatu egin behar ditu. CLIC edo Hot Potatoes bezalako programa informatikoak eta WebQuest eta Altxorraren Bila bezalako Interneteko aktibitateak gero eta gehiago erabiltzen dituzte beste ikasgaietako irakasleek. Orain Hezkuntza Fisikoko irakasleek ere baliabide hauek erabiltzen hasi dira.



Internet-en Heziketa Fisikorako baliabide ugari aurki ditzakegu. Hauek
ez dira soilik ikasleei zuzendurik egongo; irakaslegoarentzat arazoak, iradokizunak eta abar planteatzeko eta esperientziak elkartrukatzeko foroak daude; curriculumaren garapenerako informazio erabilgarri duten web tematikoak; talde-lana burutzeko sofware anitzak.

Zalantzarik gabe, formakuntza on batekin, irakaslea TIC baliabideak bere urteko programazioan sartzeko gai izango da. Horrela, bere ikasleen ikaskuntza
prozesua motibagarriagoa izango da.

sábado, 4 de diciembre de 2010

Teknologia berriak umeen desmotibazioaren aurka


Askotan, umeak motibaziorik gabe joaten dira eskolara. Horren arrazoiak anitzak izan daitezke eta horietariko askotan, eskolak berak ez du erru handirik izango (arazoak familiarrak, psikologikoak, sozialak...izan daitezke). Baina eskola arazo hau konpontzen saiatu beharko litzateke, ahal duen heinean.



Umeek eskolan urte batzuk daramatzatenean, asper daitezke, lan, ariketa edota azterketa ugari egin behar dituztelako. Gainera, askotan umeek ez diote zentzu handirik ikusten egin behar dutenari edo ez dakite zergatik ikasi behar dituzten gauza horiek.






Hortaz aparte, ikasgai guztietan normalean erabiltzen den metodologia nahiko antzekoa da; ikasgai bakoitzeko liburu bat dago, bertan dauden ariketak egin behar dira eta bertako informazioa ikasi behar da. Umeek metodologia horretaz asper daitezke, eta ondorioz desmotibatu ahal dira.

Saiatu behar gara umeei eskolara joateko nahia pizten. Horretarako, beraien lorpenak saritu behar dira; umeak motibatu eta ezagutu behar dira beraien interesak edo eskakizunak asetzeko. Eskola, era dinamiko eta ez aspergarri batez ikusi behar dute. Gaur egungo teknologia berriak ikasketen metodologian sartuz gero, argi dago motibazioaren inguruan zerbait positiboa lortuko genukeela.



Gainera, gero eta zailagoa da umeen arreta deitzea eta mantentzea; beraz, ondo legoke batzuetan irakaslea ikasleen interesetara hurbiltzea.

Laburbilduz, umeak askotan desmotibatzen dira eta eskolak desmotibazio horren aurka zeozer egin behar du. Horretarako, iraskasleak umeen arreta eta interesa eskuratzeko, beraien nahietara hurbildu behar dira. Hau egiteko era bat izan daiteke umeek gaur egun darabiltzaten teknologia berrietara hurbiltzea, eta ikasketen metodologian izaera teknologikoa dituzten hainbat gauza barneratzea.



viernes, 3 de diciembre de 2010

Softwarraren eboluzioa hezkuntzan

Sarrera honetan softwarra hezkuntzan nola eboluzionatzen joan den ikus daiteke. Informazio hau web gune batetik atera dugu.

Web gune honen ustez, azkenengo urteetan web-a gero eta gehiago hasi da. Lanetarako herramienta taldea izatetik, web gune sozial eta elkarlotura bat izatera aldatu da. Honek Web 2.0 izena hartu du.

Web gune mota hau bertsio berri bat dela esan dezakegu,tradizionalatik hartuta eta hobekuntza batzuk eginda.

Honek galdera bat botatzen du: zelango esanahia eduki ahal du hezkuntzan?

Galdera honi erantzunez, hurrengo taula uzten dizuegu.


jueves, 2 de diciembre de 2010

TEACHERTUBE!



Gaur, "Practicas Educativas en Entornos Web 2.0" liburua irakurtzen nengoela, nire arreta deitu duen zerbaiti buruz hitz egingo dizuet. Teachertube!!! Aldi berean, http://www.educacontic.es orrialdean ere horri buruzko informazioa jaso ahal izan dut.Nire arreta jaso du batez ere irakasleak izango garenontzat oso erraminta baliagarria dela iruditzen zaidalako, horri esker, hainbat material lagungarriak eskuratu baitaitezke.

Teachertube, han ezaguna den Youtube web orriarekin antza handia du, ezberdintasun handiena hezkuntza arloari zuzenduta dagoela delarik.

ZER BILATU DAITEKE?

Bertan, audio fitxategiak, argazkiak eta hainbat dokumentu mota bila daitezke, beti ere hezkuntza arloarekin erlazionaturik daudelarik.

miércoles, 1 de diciembre de 2010

KIDBLOG

Gaurko egunean, KIDBLOG plataformari buruz hitz egingo dizuegu. Kidblog.org ikasleei blog propio bat irekitzeko aukera eman nahi dieten Oinarrizko Hezkuntzako irakasleentzat diseinatuta dago.



Kidblog-eko baliabide sinple baina indartsuek ikasleei elkarrizketetan edo debateetan parte hartzeko eta komentarioak (post-ak) publikatzeko aukera ematen diete. Horrela, gela bakoitzean blog-komunitateak eratzeko aukera izango dugu, oso baliagarria dena. Irakasleen egitekoa ikasleen blogak kontrolatzea izango da, besteak beste.

Aipatzekoa da Bloga sortzeko ez dela beharrezkoa ikasleen helbide elektronikorik.

Era berean, kontutan izan beharreko gauza bat web orriko hizkuntza da, ingelesez dagoela, alegia. Baina behin bloga sortuta, norberak nahi duen hizkuntza erabili dezake. Gainera, ingelesarekin kontaktuan egotea onuragarria izango da gure ikasleentzat!!


Anima zaitezte!! Ikaskuntza esperientzia erabat erakargarri eta interaktiboa da!! Gure ikasleek primeran pasatuko dute denen artean ikasten duten bitartean!


* Aparteko informaziorik nahi baduzue, Kidblog.org web orrian sartzeko aukera duzue.

martes, 30 de noviembre de 2010

TIC-ak ESKOLAN!



ZERGATIK INTEGRATU BEHARKO GENITUZKE TIC-ak ESKOLAN?

_ 3 ARRAZOI NAGUSI _



> Ikasleen ALFABETIZAZIO DIGITALA!

> EKOIZPENA : dituzten abantailak probetxatu jardueren buruketan; apunteak egin, informazioa bilatu, komunikatu... !

> Irakasleengan kontzientzia BERRITZAILEA: Ticak duten
aukera didaktikoa probetxatu ikaskuntza prozesuaren onurarako eta eskola porrota murrizteko!

lunes, 29 de noviembre de 2010

Liburu elektronikoak

Beti ari gara galdera berbera egiten, zer da hobeagoa liburuak erabiltzea (metodologia tradizionala) edo teknologia berriak (metodologia modernoa)?


Eta zergatik ez biak batera? liburuak eta teknologiak berriak? hona emen LIBURU ELEKTRONIKOAK!
Hau paperezko liburuen bertsio digitala da. Askotan idazleek arazoak izaten dituzte paperezko liburuak argitaratzeko eta modu errazagoa da era elektronikoan egitea.

Honen adibide argi bat Ebook-a da. Ebook-ak hainbat abantaila ditu, hala nola praktikotasuna, ekonomikoa izatea, baita dinamikoa eta bizkorra ere (itzulpenak, aukeraketak, e.a. egiteko gai da).

Beste alde batetik, liburu honek duen abantailetariko bat, liburuak irakurtzeaz gain, entzun ere ahal direla da.

domingo, 28 de noviembre de 2010

Teknologiak gauza guztietarako

Gaur egun, ia gauza guztietarako teknologiak erabiltzen ditugu. Hona hemen gure gizartean gaur egun, benetan gertatzen diren egoera batzuk:




























Komiki hauekin konturatzen gara, orain teknologia berrien menpe jartzen garela askotan. Aurreko sarreran esan bezala, teknologia hauek erabiltzea oso ondo dago, baina horregatik ez dira zertan ordezkatu behar gauzak egiteko beste era batzuk. Beraz, teknologiak bai, baina moderazioz eta beste aukera batzuk ordezkatu edo baztertu gabe.

sábado, 27 de noviembre de 2010

Aurrerago komentatu genuenez, sare sozial asko daude (Tuenti, Facebook…). Hauek onuragarriak eta baliagarriak izan daitezke zenbait gauzetarako; hala ere, desabantailak ere badituzte. Gazteek gero eta baldintzatuago edo menperatuago daude hauengatik. Gazteak benetan “engantxatuta” daude sare hauetara?

Hemen uzten dizuedan link honetan artikulo bat dago, non sare sozialek nerabeengan dituzten ondorioei buruz hitz egiten den. Hortaz aparte, artikuluaren bukaeran, beste artikulu interesgarri batzuetara joateko aukera dago. Horiek ere gai honi buruzkoak dira.


Artikulo hauek irakurri ondoren, kontura gaitezke internet edo sare sozialak zehazkiago, oso ondo daudela bere erabilpena erregulatzen bada. Bere erabilpenaz abusatzen badugu, edo gaizki erabiltzen baditugu, ondorio negatiboak ekar ditzakete, hala nola, emaitza txarrak ikasketetan.

viernes, 26 de noviembre de 2010

Protagonistak: erabiltzaileak

Argazki honetan argi ikus daiteke, web 2.0-n protagonistak erabiltzaileak direla, eta ez ordenagailuak. Honekin Interneta era pertsonalagoan erabil daiteke, koopetariboagoa, parte hartzailea izanik.

Argazkian argi ikus daitekeen beste gauza bat da denak elkarloturik daudela. Hau oso aberasgarria da gure gizarterako.

GUK, IRAKASLEOK, HAU BULTZATU BEHAR DUGU

DENOK BATERA HAU IKASKUNTZARA ERAMAN DEZAGUN:

ANIMATU!

jueves, 25 de noviembre de 2010

METODOLOGIA ALDAKETA!

Orain arte planteaturiko metodologia...
ikasleentzako egokia ote?

Argi dago, ez dela nahikoa irakaslearen azalpenak entzun eta kopiatzearekin, ikasleok behar dugu ere ikaskuntza prozesu horren parte izan!!!

Horretarako, oso egokia da
WEB 2.O --> ZERGATIK? Ahalbidetzen duelako ezagutza guztion artean burutzea.
Azken finean, web 2.0-k metodologia aldaketa izugarria suposatzen du.

Ondorengo bideoa, aipatutako honi buruzkoa da eta oso era ulergarrian azalatzen da Web 2.0-k suposatuko duena. Bideoa, www.youtube.com web orritik aterata dago.


Bideoa youtubetik aterata dago, eta sarreran plazaratzen dena klaseko azalpenetatik atera dezakegun ondorioa da.

miércoles, 24 de noviembre de 2010

Etorkizuneko eskola. Umeen esanak

Nola ikusten dute umeek etorkizuneko eskola?...hurrengo bideoa ikustera gonbidatzen zaituztegu, umeek esaten dutenaz hausnartu dezazuen.


"Yo me imagino una escuela del futuro con mucha tecnología, pero también con muchos humanos construyendo un sentido de esa tecnología."

Inés Dussel

* Bideoan agertzen den inkestari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero sar zaitez hemen.

martes, 23 de noviembre de 2010

TIC 2.0 eskola

Internetetik bilatzen nindoala aurkezpen hau ikusi dut, non, TIC 2.0 zer den azaltzen duen eta eskolan nola barneratu den. Hau oso ondo dagoela pentsatu dut, eta zuen esku uzten dizuet.
Presentacion Escuela Tic 2.0

Aurkezpenean agertzen diren gaiak hauek dira:
  • helburuak
  • nola lortu
  • hezitzaileak
  • TIC 2.0 duten eskolen egutegia

lunes, 22 de noviembre de 2010

AUDACITY




ESKOLA 2.0

Eskola arloaren barnean baliabide berriak maneiatzen!




Asko dira gaur egun eskola barnean eskaintzen diren baliabide teknologikoak. Baliabide hauek oso lagungarriak izango dira bai ikasleentzat zein irakasleentzat ere, izan ere, hauen bitartez posiblea izango da ikaskuntza zein irakaskuntza kontzeptuak beste era batean ulertzea.
Beste sarrera batean azaldu dugunez, asko dira baliabide berri hauek erabiltzearen onurak. Ikasleek haien etxeetatik lan egin ahal izango dute era berean haien jarrera autonomoa sustatzen delarik, ikasleen arreta erakartzen dute, haien lana zein irakasleena erreztu egiten dute...
Probetxatuz gaurko astean Audacity-ren inguruan haritu garela, oraingo honetan, baliabide horri buruz hitz egingo dizuet. Hementxe topatzen den informazioa klasean jasotako azalpenetatik aterata dago.

Audacity-ren bidez, audio-artxiboak sortu egin daitezke; alegia, artxibo batean gordetako ahotsa, musika edo soinuak graba daitezke. Halaber, editatu egin daitezke, haien zati bat moztu, soinuak nahastu, edo formatua alda dakieke.
Audio-artxiboak erreproduzitu, batu, moztu eta nahasteko, eta artxibo horiei efektu bereziak aplikatzeko programa espezifikoak daude.
Aditzera eman behar da soinu-artxiboek askotariko formatuak izan ditzaketela (
wav, midi eta mp3, besteak beste).

ESKOLARAKO GOMENDIOAK

Audio-artxiboak sortu eta editatzea eskolako hainbat jarduera edo proiektutan erabil daiteke.
Ordenagailu bat eta mikrofono bat edukita, gauza asko graba daitezke, ahots-mezu xume batetik hasita, podcast
batera edo audioliburu batera arte. Podcasten kasuan, gehienetan beharrezkoa izaten da audioa editatzea. Halaber, sakelako telefono batez edo mp3 batez toki bateko biztanleen ahotsak edo naturako soinuak grabatu eta egin daitezke; horrez gain, ahozko hizkera graba daiteke —eguneroko egoeretan, talde-eztabaidetan zein mahai-inguruetan—, baita errezitazioak, antzerki irakurria, eskola-irratia eta ahozko apunteak ere besteak beste.

domingo, 21 de noviembre de 2010

Teknologien eragina

Badakigunez, umeak gero eta txikiagoak direnetik hasten dira gizartean erabiltzen diren teknologia berrietara egokitzen.








 

Gaur egun ez da inor geratzen teknologietatik at:

viernes, 19 de noviembre de 2010

Blog-a eta Wikia-a eskola batean barneratuta dagoen bizipen bat.

Hona hemen Barakaldoko "Alkartu" ikastolako bizipen bat.
Erreportai honetan ikasleen iritziak ere aurkezten dira.

Honekin ikus dezakegu nola eskola batzuetan, jadanik, blog honetan aurkezten ditugun baliabideak barneratuta dituzten. Erreportai honetan jartzen duen bezala, eskolan ikasleak protagonista bihurtzen dira eta haien artean egindako lanak konpartitu ditzakete.

ANIMATU ZAITEZ

ESKOLA BATZUETAN BADAGO

ZURE ESKOLAN NOIZ?

jueves, 18 de noviembre de 2010

Hezkuntzari buruzko Mundu Konferentzia

Gaur, "Las TIC en la Educacion" bloga irakurtzen nenbilela, azken post hau irakurri izan dut: Conferencia Mundial de Educación: ponencias semana 15 al 19/11.

Bertan, 2010eko Hezkuntzari buruzko Mundu Konferentziaz hitz egiten zaigu. Honen helburua hezkuntza aukerak zabaltzea da, kolaborazio globalean oinarritzen direlarik.

Konferentzia hau 2010eko azaroaren 15a eta 19a bitartean egiten da, Internet-eko Elluminate-ren bitartez (gaur egun, Blackboard). Elluminate hezitzaile ugari bil ditzakeen software bat da, non elkarren artean informazioa konpartitu dezaketen. Saioak askeak izango dira, eta zuzenean transmitituko dira zonalde ezberdinetan (ordutegi desberdinetan, beraz) eta hizkuntza anitzetan. Eta geroago, grabatuta ikusteko aukera izango dugu ere.

Konferentzian munduko leku desberdinetako 90 partaide baino gehiagoz osatutako Hezitzaileen Aholkularien Kontseilu Internazional bat dago, Julie Lindsay-k zuzendutakoa. Gaur egun, 30 organizazio bildu dira Konferentzian, besteak beste: Escuela Nueva, RIBIE Colombia, La Sociedad de Asia, el Centro de Educación Global, ...

Bertako txostenen zerrenda hemen ikus dezakezue, egunez egun eta bakoitzaren ordutegiarekin batera. Bestetik, txosten horietan partehartu nahi izanez gero, hemen sar zaitezte.


* Informazio gehiago nahi baduzue, "Las TIC en La Educacion" blogan sar zaitezkete.

miércoles, 17 de noviembre de 2010

SCRATCH FORUMA



Kaixo, lagunok!! Gaurko egunean, irakasleok gure esperientziak elkartrukatzeak duen onuragarritasuna kontuan izanda, horretarako forum bikain batean parte hartzea proposatuko dizuegu. Forum hau ingeleseko Scratch deiturikoa da.

Foro honen bidez, gure herrialdeko hainbat irakasleekin hitz egiteaz gain, beste zonalde batzuetako irakasleekin ere mintzatzeko aukera izango duzue, hala nola, Hegoamerikarrekin, ingelesekin, etab. Horrela, guztion artean ikasiko dugu, gure hezkuntza-esperientziak aberastu eta hobetzen ditugularik.

* Gogora ezazue Scratch foroan parte hartzeko beharrezkoa dela kontu bat irekitzea!!

Prest al zaude?? Ba goazen!!


SCRATCH FORUMA

martes, 16 de noviembre de 2010

IRAKASLE BERRITZAILEAK!!!






NOLAKO JARRERA IZAN BEHARKO DUTE IRAKASLEEK TEKNOLOGIA BERRITZAILEEN AURREAN?

aktiboa

berritzailea

etengabeko formakuntza