ESKOLA 2.0
Eskola arloaren barnean baliabide berriak maneiatzen!
Asko dira gaur egun eskola barnean eskaintzen diren baliabide teknologikoak. Baliabide hauek oso lagungarriak izango dira bai ikasleentzat zein irakasleentzat ere, izan ere, hauen bitartez posiblea izango da ikaskuntza zein irakaskuntza kontzeptuak beste era batean ulertzea.
Beste sarrera batean azaldu dugunez, asko dira baliabide berri hauek erabiltzearen onurak. Ikasleek haien etxeetatik lan egin ahal izango dute era berean haien jarrera autonomoa sustatzen delarik, ikasleen arreta erakartzen dute, haien lana zein irakasleena erreztu egiten dute...
Probetxatuz gaurko astean Audacity-ren inguruan haritu garela, oraingo honetan, baliabide horri buruz hitz egingo dizuet. Hementxe topatzen den informazioa klasean jasotako azalpenetatik aterata dago.
Audacity-ren bidez, audio-artxiboak sortu egin daitezke; alegia, artxibo batean gordetako ahotsa, musika edo soinuak graba daitezke. Halaber, editatu egin daitezke, haien zati bat moztu, soinuak nahastu, edo formatua alda dakieke.
Audio-artxiboak erreproduzitu, batu, moztu eta nahasteko, eta artxibo horiei efektu bereziak aplikatzeko programa espezifikoak daude.
Aditzera eman behar da soinu-artxiboek askotariko formatuak izan ditzaketela (wav, midi eta mp3, besteak beste).

ESKOLARAKO GOMENDIOAK
Audio-artxiboak sortu eta editatzea eskolako hainbat jarduera edo proiektutan erabil daiteke.
Ordenagailu bat eta mikrofono bat edukita, gauza asko graba daitezke, ahots-mezu xume batetik hasita, podcast batera edo audioliburu batera arte. Podcasten kasuan, gehienetan beharrezkoa izaten da audioa editatzea. Halaber, sakelako telefono batez edo mp3 batez toki bateko biztanleen ahotsak edo naturako soinuak grabatu eta egin daitezke; horrez gain, ahozko hizkera graba daiteke —eguneroko egoeretan, talde-eztabaidetan zein mahai-inguruetan—, baita errezitazioak, antzerki irakurria, eskola-irratia eta ahozko apunteak ere besteak beste.

No hay comentarios:
Publicar un comentario