jueves, 4 de noviembre de 2010

Hezkuntza Baliabideen Top 100

Gaur, Hezkuntzan erabiltzen diren baliabide teknologikoen artean Jane Hart-ek egindako TOP 100 bat erakutsi nahi dizuegu. Honen bidez, irakaskuntza-ikaskuntzan aplika daitezkeen baliabide anitzak ezagutzeaz gain, horien eraginaz jabetu zaitezten espero dugu.

TOP 100 hau 2011 urterako egina dago, urte honetan zehar baliabideek duten garrantzia kontutan hartuz eta horien garapena nolabait aurreratuz. Honen arabera, Twitter baliabidea lehenengo postuan kokatzen da. YouTube eta Google Docs jarraitzen diote, hurrenez hurren. Laugarren postuan Delicious daukagu, eta bostgarrenean, berriz, Slideshare.
  • Twitter: mikroblogak sortzeko tresna da.
  • YouTube: bideoak konpartitzeko gunea da.
  • Google Docs: dokumentuak sortu eta plazaratzeko gunea, Office-ren kolaborazioa duena.
  • Delicious: markagailu soziala.
  • Slideshare: aurkezpenak egiteko eta plazaratzeko gunea.

Zerrendaren aurreko 5 postuetan dauden baliabide guzti hauek libreak dira, hau da, haiek erabiltzeko ez dugu ordaindu behar, besteak beste.

Aurretik esan bezala, zerrenda hau ezagutzea, hots, teknologien munduaren berri izatea eta eguneratuta egotea, oso komenigarria da irakasleontzat. Horrela, gure eguneroko praktiketan zein baliabide erabiltzea den egokiena jakingo dugu beti.

No hay comentarios:

Publicar un comentario