martes, 2 de noviembre de 2010

ZER DA BLOG BAT?

Ondorengo sarrera honetan, aurrekoan nire taldekide batek aipatutako "Blog" kontzeptuari buruzko informazio gehigarria zuen esku uztea egokia iruditu zait, izan ere, guk geuk blog baten eratzaileak baikara. Esan bezala, Web 2.0-an blog bat dohain argitaratu daiteke, baina, zer da zehazki blog bat? Zeintzuk dira horren ezaugarriak?

1. ZER DA BLOG BAT?
Blog (edo Weblog) bat, anotazio, istorio edo artikulu publikoak idazten diren Interneteko gune bat da. Egile bakoitzak anotazioak egunkari edo bitakora moduan idazten ditu eta hauek kronologikoki publikatuz doaz bere blogean.

Blog gehienak pertsonalak dira, egile bakar batek idatziak. Beste batzuk hiru edo lau pertsonen artean idazten dira. Bertan edozer gauza publika daiteke, askatasun osoz, egunkari pertsonal bat izango balitz bezela, notiziak, aktualitatearen iritzia, imajinak, poesia… Zerbait esateko daukan edonork eduki dezake blog bat.
Blog bat edukitzea dohakoa da, hala ere badaude ordaindu beharrekoak direnak. Blog bat eduki nahi duenak existitzen diren publikazio plataforma askotako batera jo eta minutu gutxitan blog bat sortu dezake eta idazten hasi.

2. ZEINTZUK DIRA HORREN EZAUGARRIAK?


  • Libreak dira: Norberak bere blogean nahi duena idatz dezake.
  • Kronologikoak dira: Gaur idazten dena atzo idatzitakoaren aurretik azalduko da.
  • Irekiak dira: Orokorrean irakurleek komentarioak idatz ditzakete blogaren eratzailearen anotazioetan, baina hau egilearen erabakia da.
  • Kategorizatuta daude: Publikatzen den sarrera bakoitza kategoria bat edo gehiagotan sar daiteke, horrela musika, kultura, edo teknologiari buruzko sarrerak organizatzeko aukera egongo da, eta era honetan irakurketa erreztuko zaie irakurleei.

Sarrera burutzeko erabilitako informazioa, "Practicas Educativas en Entornos Web 2.0" liburutik, zein wikipedia entziklopedia asketik lortutako informazioen nahasketatik lortu izan dut.

1 comentario:

  1. joe blog baten sarrerari buruz ere idatzi beharko zenukete!!

    ResponderEliminar