Arratsaldeon irakurleok, aurreko sarrera batean, Web 2.0 zer den azaldu genuenean, wikiak aipatu genituen. Sarrera honetan hauek zer diren, nola erabili ditzakegun hezkuntzan eta nola sortu ditzakegun azalduko dugu. Amaitzeko honi buruzko tutorial bi jarriko ditugu.
Zer dira wikiak?
Wiki bat webgune mota bat da, non erabiltzaileek orrialdeak sortu, editatu, ezabatu eta eraldatzeko aukera duten. Horiek wikien elkar-idazkera bultzatzeko modu egokienak dira.
Hau software aske bat denez, wiki bat zabaltzea dohainikoa eta askea da. Wiki bat sortzeko web orri desberdin batzuk daude: wikispaces, wetpaint, wiki.is, nirewiki eta pbwiki.
Zergatik da gomendagarria wikiak erabiltzea hezkuntzan?
- Ikasleen motibazioa bultzatzen dute.
- Administratzeko oso errazak dira.
- Sormena bultzatzen dute.
- Ikasleen parte hatzea bultzatzen dute.
- Ikasleen, gurasoen eta irakasleen arteko komunikazioa bultzatzen dute.
- Ikasteko eta irakasteko modu berri bat da.
Nola erabili ditzakegu klase batean?
- Web orri errazak eginez.
- Aldizkari digitalak erabiliz.
- Taldeko lanak eginez.
- Klaseko web orri bat sortuz eta denen artean artikuluak sartuz.
- Klasekideen arteko elkarrizketak sortuz.
- Irakasleen arteko kolaborazioarekin.
- Ikasleek egin beharreko lanak bertan publikatuz.
- Beste lekuetako ikasleekin harremanetan jarriz.
Tutorialak
Internetetik informazio bila genbiltzan bitartean, gai honi buruzko tutorial interesgarri bi aurkitu ditugu eta gure blog honetan jartzea erabaki dugu.
lehengo tutoriala- wikispaces.
bigarren tutoriala- wik.is
No hay comentarios:
Publicar un comentario