jueves, 18 de noviembre de 2010

Hezkuntzari buruzko Mundu Konferentzia

Gaur, "Las TIC en la Educacion" bloga irakurtzen nenbilela, azken post hau irakurri izan dut: Conferencia Mundial de Educación: ponencias semana 15 al 19/11.

Bertan, 2010eko Hezkuntzari buruzko Mundu Konferentziaz hitz egiten zaigu. Honen helburua hezkuntza aukerak zabaltzea da, kolaborazio globalean oinarritzen direlarik.

Konferentzia hau 2010eko azaroaren 15a eta 19a bitartean egiten da, Internet-eko Elluminate-ren bitartez (gaur egun, Blackboard). Elluminate hezitzaile ugari bil ditzakeen software bat da, non elkarren artean informazioa konpartitu dezaketen. Saioak askeak izango dira, eta zuzenean transmitituko dira zonalde ezberdinetan (ordutegi desberdinetan, beraz) eta hizkuntza anitzetan. Eta geroago, grabatuta ikusteko aukera izango dugu ere.

Konferentzian munduko leku desberdinetako 90 partaide baino gehiagoz osatutako Hezitzaileen Aholkularien Kontseilu Internazional bat dago, Julie Lindsay-k zuzendutakoa. Gaur egun, 30 organizazio bildu dira Konferentzian, besteak beste: Escuela Nueva, RIBIE Colombia, La Sociedad de Asia, el Centro de Educación Global, ...

Bertako txostenen zerrenda hemen ikus dezakezue, egunez egun eta bakoitzaren ordutegiarekin batera. Bestetik, txosten horietan partehartu nahi izanez gero, hemen sar zaitezte.


* Informazio gehiago nahi baduzue, "Las TIC en La Educacion" blogan sar zaitezkete.

No hay comentarios:

Publicar un comentario