domingo, 7 de noviembre de 2010

RSS Teknologia

Ondorengo sarrera honetan RSSari buruz hitz egingo dugu, zer den, zeintzuk diren bere abantailak eta desabantailak eta amaieran tutorial bat jarri dugu. Espero dugu informazio hau erabilgarria izan dadila. Informazio hau hemendik aterata dago.


Zer da RSS?

RSS web baten titularrak ezagutzeko era eroso bat da. Titular hauek, programa jakin batzuen edota korreo elektronikoen bitartez irakurri daitezke. Horrela, web gunean sartu gabe, jakin daiteke berririk egon diren edo ez; hau da, artikulu berri bat argitaratzen den bakoitzean, automatikoki, mezu bat jasotzen da. Adibidez, googlen readerean.

Bertan heltzen zaizun informazioa, automatikoki aktualizatzen da, horrela zu nabigatzen ari zaren heinean informazio berria ikusteko aukera izango duzu.

Ondorengo linkean sartuz gero, RSSaren adibide bat ikus dezakezu: http://www.rss.nom.es/ejemplos-contenido-rss/

Abantailak:
  • Ez dago harpidetza egin beharrik.
  • Azkenengo berriak eskura dituzu.
  • Erabiltzaileak aukeratzen du zein web orrialdeetako berriak nahi dituen.
  • Denbora gutxi behar da berriak ikusteko, ez baizara web orrialdeetan sartu behar, ezta bilatzen egon behar.
  • Berri gehiago nahi ez baduzu, momentuan kendu ahal dituzu, konpromezurik gabe.
  • Den- dena dohain da.

Desabantailak:

Abantaila asko eduki arren, RSSan desabantail txiki batzuk ere aurki ditzakegu:

  • Web orri guztiak ez daude gaztelanieraz idatzita; hala ere, garrantzitsuenen itzulpenak eginda daude.
  • RSSa duten web orri batzuen argazkiak ezin dira ikusi.
  • Internetereriko konekzioa murriztu daiteke.
  • Gauza berri bat denez, baliteke web orri garrantzitsu batzuk, oraindik, RSSa ez edukitzea.
  • Gaztelanieraz dauden orri batzuetan, testuetan, hitz batzuk ingeleses agertzen dira.

Nola jakin dezakegu orri batek RSS-a duela edo ez?

Web orri batek RSS bat duenean, ezkerraldean agertzen den bezalako ikono bat agertzen da. Ikono hau, linkaren ondoan agertzen da (eskumaldean).

Eta nola egin dezakegu web orri batek RSSa edukitzeko?

Internetetik bilatzen genbiltzala, web gune bat aurkitu dugu, hau nola egiten den oso ondo azaltzen duena. Orrialde honetako pausuak jarraituz gero, oso erraz egin daiteke, eta ez du ikasketa maila alturik eskatzen.

Guk gonbidatzen dizuegu, gune horretan sartzeko eta zuek nahi dituzuen web orri guztiak RSS jartzera.

Tutorial bat:

Internetetik nenbiltzala tutorial bat aurkitu dut; hau RSS nola erabiltzen den azaltzen du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario