Google reader RSS eta atom-en irakurlea da. Herraminta honen bidez, posiblea da lehendabizi harpidetutako albiste guztietara bide erraz batez heltzea eta gainera, informazio guztia eguneratuta aurkitzea.
Google reader-en abantailak:
- Albiste bat gogokoa izanez gero, Google readerean sartzen baduzu, ez duzu albistea berriz ere Internetik bilatu behar, Google readerean sartuta egongo baita.
- Karpetak sortu ahal dituzu eta zure gustura ordena ditzakezu.
- Denbora aurrezten du.
Aplikazio hau erabiltzeko, beharrezkoa da gmail kontu bat zabaltzea. Hona heltzen zaizkuzu gaurkoratuta dauden artikuluak.
Zer da gmail?
Gmail dohako posta-zerbitzu bat da. Posta elektroniko honetan abantail nabarmen batzuk aurki ditzakegu:
- Posta elektronikoa zabaltzeko erraztasuna.
- E-maila bidaltzeko azkartasuna.
- Fitxategiak eransteko azkartasuna.
- Fitxategiak gordetzeko kapazitate handia.
Goian aipatutako abantailez gain, beste abantaila garrantzitsu bat aurkitu dugu; gmail kontua nabigatzaile bertsio desberdinekin funtziona dezakeela: Internet Explorer, Firefox, Safari, Netscape, Opera, Google Chrome.
Google Readeren konpetentzia:
Teknika hau oso interesgarria denez, normala da konpetentzia edukitzea. Honek hiru konpetentzia nagusi ditu: NewsGator Online, Rojo.com eta Bloglines.
Tutoriala:
Hementxe utziko dizuet Google reader-a nola erabili behar den azaltzen duen tutoriala. Horretaz aparte, eta aurreko sarreran azaldutakoa hobeto barneratzeko asmoz, webgune berean RSS teknologia zer den, zertarako balio duen... horren inguruko informazio gehigarria topatu ahal izango duzu.
Beste aldetik, informazio iturri desberdinetik atera ahal izan dut informazioa. Alde batetik, "Practicas Educativas en entornos Web 2.0" liburutik, klasean jasotako informazioarekin eta wikipedia web orritik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario