Sarrera honetan, Web 2.0 oinarrian izanik, bideoak eta argazkiak interneten nola sartu azalduko dugu, hau dena webean dagoen orrialde batetatik atera dugu. Ezinbestekoa da esatea, hau dena egitea dohain eta askea dela.
YOUTUBE:
Youtube interneten bidez bideo digitalak konpartitzeko aukera ematen duen web orrialdea da. Youtuberen bitartez bideoak ikusi, deskargatu, sarrerak egin.... ahal izango dugu. Youtube Googleen konpainiaz erosi denez, Google video-etan web orrialde honetako bideoak ere agertzen dira.
Youtube web orrialde aske bat denez, bideoak zuk nahi duzun bezala ordena ditzakezu.
Web orrialde honek abantail handi bat du, munduko bideo guztiak ikus ditzakezula. Baina desabantail bat ere badagoela esan beharra dago, bakoitzak igotzen dituen bideoak denek ikus ditzaketela.
PICASA:
Picasaren bitartez, argazkiak antola eta editatu ditzakezu zure nabigatzailea zabaldu gabe. Hau Google-en asmakuntza bat izan da. Zure aldaketak egin eta gero sarera igo ditzakezu , dena Picasa programarekin.
Picasak bi aukera eskaintzen dizkigu:
- "Descargar Picasa 3.6": Nahi izanez gero Picasa instalatu ahal dugu ordenagailuan argazkiak antolatzeko, minimoki editatzeko eta collage-ak edota aurkezpen sinpleak sortzeko. Instalazioa oso erreza da.
- "Ve a Albumes Web de Picasa": instalatu barik, Picasaren Web Albums atalean sartu. Behin barruan egonda, igo eta konpartitu ahal dituzu argazkiak, bildumak sortu, besteen argazkiak bilatu, argazkiak edota bildumak aurkezpen moduan blogean txertatu...
Hau dena egiteko propietate desberdin batzuk aurkitu ahal ditugu Picasaren barnean:
- FACE MOVIE: honek diapositiben aurkezpenak egiten ditu momentuan.
- SUBIDA DE LOTE: honek egiten duena zure argazkiak antolatu eta administratzea da.
- EDICION EN PICNIC: honekin egin ahal dena, argazkiak editatu, gorde eta besteekin konpartitzea da.
Zelan erabili?
Tailerrean praktika bat egingo dugu. Ataza hau betetzeko honako pausu hauek jarraitu beharko dituzue:
- GMailen sartu. "Más", "todavía más" eta Picasa aukeratu.
- Picasan zaudela "Albumes web de Picasan klikatu
- "Subir", Crear uno nuevo" eta bertan formularioa bete. Adi "compartir" aukeran galdera ikurran sakatuz laguntza izango duzue eta. Kasu honetan "publico" aukera hautatu.
- Argazkiak aukeratu eta igo
- Erabaki album horren tasunak: azala, nork ikus dezakeen, argazki gehiago igo edota kendu...
- Albuma blogean txertatzeko "Enlazar este album" botoian klikatu eta hiru aukera agertuko dira. Jarraian duzuena hiru aukera horien emaitzen adibideak dira:
- "Enlazar a este albúm": Esteka honi jarraituz, ikus daiteke albuma Picasan bertan. Egin duguna esteka baino ez da.
- "Copiar el HTML para incrustarlo en el sitio web": kode hori txertatuz gero, albumaren azala ikusiko dugu eta klik eginez albumera joango gara.
- "Incrustar proyección de diapositivas": hau aukeratu eta hor dagoen kodea kopiatu eta itsatsi post-ean. Argazkien aurkezpen moduan ikusiko dugu.
Tutorial bat:
Ia sarrera guztietan bezala, oraingoan ere, tutorial bat jartzea erabaki dugu; gauzak hobeto ulertzeko asmoz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario