Gaur, Internet-etik nenbiltzala arbela interaktiboei buruzko informazio interesgarria aurkitu dut CHISPAS TIC Y EDUCACION blogean. Bertan agertzen den artikuluaren atal interesgarrienak jarraian uzten dizkizuet, irakasle bezala gure eguneroko esperientzian arbela interaktiboek izan dezaketen eraginari buruz hausnartu dezazuen. Promethean Ikerketa: arbela interaktiboarekin irakaskuntza-ikaskuntza prozesua eta oinarrizko gaitasunen lorpena errazten dugu
Bi eskola-kurtsoetan zehar, Promethean arbela interaktibodun Espainiako 22 irakaskuntza zentro "Promethean España 2008-2010" ikerketan parte hartu dute. Ikerketa hau Bartzelonako Unibertsitate Autonomoaren "Didaktika eta Multimedia" taldeak garatu du. Guztira, unibertsitate kanpoko esparruetako 80 irakaslek, maila anitzetakoak, zeinek beraien klase gehienetan PDIak erabiltzen dituzten, eta 3000 ikasle baino gehiagok parte hartu dute.
Ikerketa honen helburua PDIak ikasleen ikaskuntza prozesuan duten eragin positiboa egiaztatzea zen. Horretarako, irakasleak aurretik prestatzeko asmoz, formakuntza sistema bat martxan jarri zen, eskola bakoitzean bi kongresu eta bi seminario hartzen zituena.
Irakasleek gehien erabilitako metodologiak irakasle berak markaturikoak izan ziren (esposizio magistralak, sintesien eraiketa PDIez baliatuz,...). Hala ere, irkasleengan zentraturiko jarduerek garrantzia hartzen ari direla konprobatu zen (lanen aurkezpenak, ikaskideei gaiak azaltzea,...).
Oro har, irakasleek ondorengo abantailak nabaritu zituzten:
- Ikasleen arreta, motibazioa eta partehartzea handitzen da.
- Ikasleen memoria bisuala, gaien ulermena eta aurkezpenak egiteko zein argudiatzeko gaitasuna hobetzen da.
- Ordenagailuarekiko interakzioa errazten du eta idazten dena gorde eta errekuperatzeko aukera ematen du.
- Baliabide anitzak eskura jartzen dizkigu, eta irakasle eta ikasleen artean konpartitzeko aukera ematen digu.
- Ikasleen aniztasuna hobeto tratatzea ahalbidetzen du.
- Jarduera kolaboratiboak eta talde lana errazten du.
Ikaskuntzari dagokionez, nahiz eta irakasle gehienek ikasleen ikaskuntza hobetzen dela baieztatzen duten, ia erdiak esaten du beraien kalifikazioak ez direla hobetzen (gehienbat froga idatziak memoristikoak direlako). Dena dela, PDIak oinarrizko gaitasun batzuen lorpena errazten du: informazio digitala tratatzeko gaitasuna, ikasten ikasteko gaitasuna, hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna eta norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna.
Eta gainera, irakasleak zein ikasleak pozik daude; ikasleek PDIekin aritzea gustuko dutela eta haier esker gehiago ikasten dutela diote, eta irakasleek, berriz, PDIekin jarduerak egitea gustatzen zaiela diote, nahiz eta horrek lan gehiago suposatzen duen.
Kontuan hartu behar dugu irakaskuntza-ikaskuntza prozesuetan faktore askok eragiten dutela, eta ondorioz, ezin dugula ziurtatu PDIek hezkuntzan duten eragina zuzena denik, baina begibistakoa da behintzat emaitzak itxaropentsuak direla.