jueves, 28 de octubre de 2010

ARBELA INTERAKTIBOEN EZAUGARRIAK

Aurreko gaiarekin jarraituz, arbela mota hauek dituzten ezaugarri motak aipatuko dizkizuet, baliagarri suerta balitzaizkiguke irakasle garaian!

Hauexek dira ezaugarriak: erresoluzioa, eremu aktiboa, konexioak, erakuslea eta softwarea.
Aztertu ditzagun banan banan.

1.-Erresoluzioa: teknologia ezberdinen arabera,
erresoluzioak ezberdinak izan daitezke, orokorrean, 65 eta 1000 lpp tarteko erresoluzioak eskaintzen dituzte. Zenbat eta hobeagoa izan arbelaren erresoluzioa, orduan eta hobeago izango da ere edozein irudiren kalitatea.

2.-Eremu aktiboa: arbela digitalaren marrazketa eremua da. Gune hau garbitzeko erraza den materialezkoa izan behar da.

3.-Konexioak: kable (
USB, sarea), RJ 45 Kablea, Bluetooth edo irrati - frekuentzietan oinarritutako teknologiak.

4.-Erakuslea: arbela motaren arabera, behatzarekin,
arkatz elektronikoarekin edota lehorraren ezabatzen diren errotuladoreekin idazteko aukera egongo da.

5.-Softwarea: arbel guztiek Windows 98, 2000, NT, ME, XP, Vista, V7, Linux eta Mac programekin lan egiteko softwarea dute barnean.

Arbela Interaktiboei buruzko informazio gehigarria izatearren, ondorengo orrialde honetan arbela hauek nola erabiltzen diren pausuz pausu azaltzen da.

http://www.ticvirtual.cl/pdigital/Archivos/Apunte_PD.pdf

Berriz ere, eta aprobetxatuz aurreko sarrerarekin oso erlazio estua duela, informazioa
web orri beretik aterata dago.

No hay comentarios:

Publicar un comentario