sábado, 23 de octubre de 2010

Zergatik sartu TIK baliabideak eskolan?

Umeek era desberditan ikasten dute: era logiko, espazial, intrapertsonal, musikal edo era naturalista batean. Baina batez ere, era digitalaren tresnak erabiliz ikasten dute. Bideo jokuetara jolasten dute (wii, xbox, Nintendo…), Google-en bilatzen dute informazioa, sare sozialak erabiltzen dituzte (Facebook, Myspace, Tuenti…), interneten bideoak ikusten dituzte (Youtube…), mugikorren bidez komunikatzen dira, etabar.

Teknologia berri hauek erabiltzen dituzte, berritasunagatik, berehalakotasunagatik, merketasunagatik, pertsonalizazioagatik, modagatik, sozializazioagatik…
Gaur egungo gazteak, mundu digital batean jaio ziren eta eratzea, diseinatzea, kontsumitzea eta konpartitzea espero dute.

Teknologia berriak gero eta azkartasun handiagoz ari dira berritzen. Gizartean dagoen faktore garrantzitsu bat da eta kontuan izan behar dugu, hauek eragin handia dutela gazteengan.
Eskola gizartearekin erabat erlazionatuta dagoenez, eskolan teknologia berriak erabili eta ikasleen ikasteko metodologian aplikatu behar dira.
(informazio hau guztia youtuben dagoen bideo batetik aterata dago; bideo horren linka: http://http://www.youtube.com/watch?v=078icPoZC8c&feature=related )

No hay comentarios:

Publicar un comentario