Aurreko Sarreran aipatzen den arbela digitalari buruzko informazioarekin jarraituz, Internetetik nabigatzen nenbilela, egokia iruditu zait hauei buruzko sarreratxo bat egitea. Arbela mota hori zer den eta zertarako balio duen azalduz.
ZER DA ARBELA INTERAKTIBOA?
Arbela hau, bideo proiektagailu batera konektaturiko ordenagailua da. Ordenagailu horren irudia gainazal liso eta zurrun batean proiektatzen da. Gainazal honetatik, ordenagailua kontrolatu, proiektaturiko irudi baten gainean oharrak idatzi, gorde, imprimatu, edota emailez bidaltzeko aukera izango dugu.
FUNTZIOA --> Gainazal horren bitartez ordenagailua kontrolatzea, boligrafo edota beste gailu baten bitartez.
NOLA ERABILTZEN DIRA ARBELA MOTA HAUEK?
Arbela interaktiboak ordenagailu eta proiektore bati konektatuta daude. Irakasleentzat oso baliagarria da ( aurreko sarreran aipatu dugun moduan ), honela, informazioa kontrolatu eta aldatu ahal duetelako, adibidez, puntero bat erabiliz. Sistema honen bidez, materiala gorde, imprimatu edota berrerabili daiteke.
Lehenengoz, ordenagailuan informazioa garatu egiten da, Ondoren, proiektadorera bidali eta arbelean islatzen da. Sistema honekin, irakasleek mota askotako edukiak irakatsi ditzakete, eta denbora errealean manipulatu daitezke. Adibidez, azpimarratuz, iruzkinak gehituz...
Informazio gehigarria nahi izanez gero, hurrengo linkak kontsulta ditzakezue:
http://www.slideshare.net/ogc4/arbela-digitala
Nuevas herramientas en el aula: pizarras digitales interactivas
Sarrera hau burutzeko erabilitako informazioa, web orri batetan topatutako ikerkuntza proiektu batetik aterata dago.
No hay comentarios:
Publicar un comentario