domingo, 24 de octubre de 2010

Zer dira eta zertarako balio dute "TIK" ak?

“TIK”-ak, bizi kalitatea hobetzeko asmoz, zerbitzu, sare, sofware eta aparatuen multzoa da. Hauen helburua hori da, bizi kalitatea hobetzea, pertsonen beharrak asetzen dituzten produktuen bidez.

TIK-ak, informazioa kudeatu eta leku batetik bestera bidaltzeko garatuta dauden teknologien multzoa dira. Hau da, era azkar eta eraginkor batean munduarekin komunikatzeko modua da.

Teknologia berriek zalaparta handia sortu dute gizartean, eta guztiz erlazionatuta daude eskola eta unibertsitateekin, irakaste eta ikas prozesurako era berriak aurkezten dituztelako. Hauek, hezkuntzan eskaintzen dituzte: informaziorako sarbide erraza, prozesu erraz eta fidagarriak, adierazpen eta sorkuntzarako bidea, errekurtso elkareragilea, etabar.

Tik hezigarriak honelako errekurtsoak dituzte: guztientzako posta elektronikoak, erakundezko foruak, tutoria birtualak, blog pertsonalizatuak, elkarte birtualak…

Laburbilduz:
Zalantzarik gabe, teknologia berriak gero eta hurbilago dauzkagu eta etengabeko aurrerakuntza batean gaude sartuta. Horregatik, ezinbestekoa da metodo berriak bilatzea eguneratuta edo gaurkotuta mantentzeko.

Horregatik ere, beharrezkoa da eskoletako geletan ikasleei irakasten ari zaien modua aldatzea edo gaurkotzea. Horren bidez, lor dezakegu ikasle eta irakasleek trebetasun berriak eskuratzea, hauen bidez gizartearen etengabeko aldaketak hobeto prozesatu ahal izateko.
(sarrera hau egiteko youtubeko bi bideoetan oinarritu naiz; bideo horien linkak hauek dira: http://http//www.youtube.com/watch?v=X7bHBYjh8Z8&feature=related http://http//www.youtube.com/watch?v=5ZW-oKp9olI&feature=fvw )

No hay comentarios:

Publicar un comentario