Lorena Revuelta deituriko neska batek, teknologia berrien abantailak eta desabantailak ezagutzeko asmoz, kaleko jendeari galdetu zion ea gustoko dituzten teknologiak ala ez. Hauek izan ziren pertsona batzuen erantzun positiboak eta negatiboak ( hau da, abantailak eta desabantailak):
Abantailak
- Gustoko ditut era desberdin batean ikastea gustoko dudalako.
- Gustoko ditut ikasleen arreta erakartzen dutelako.
- Gustoko ditut informaziorako eskuragarritasuna errazten dutelako.
- Gustoko ditut, komunikatu ahal naizelako denbora eta lekua garrantziarik izan gabe.
- Gustoko ditut, irakaslearen zereginak errazten dituztelako.
- Gustoko ditut pertsonei laguntzen dietelako.
- Gustoko ditut autonomoagoak egiten gaituztelako.
- Gustoko ditut, lana etxetik egin dezakedalako.
- Gustoko ditut aurrerakuntza errazten dutelako.
Desabantailak
- Ez ditut gustoko pertsonak isolatzen dituztelako.
- Ez ditut gustoko maneiatzeko zailak direlako.
- Ez ditut gustoko, beti aurkitu ahal nautelako.
- Ez ditut gustoko dependentzia sortzen dutelako.
- Ez ditut gustoko, sedentarismoa bultzatzen duelako.
- Ez ditut gustoko, umeek jadanik ez dutelako kalean jolasten.
- Ez ditut gustoko kreatibitatea gutxitzen dutelako.
- Ez ditut gustoko ez daudelako guztien esku.
Hala ere, orokorrean, teknologia berrien abantailak oso onak dira; esan dezakegu aurrerakuntza ikaragarria izan dela eta oso tresna eraginkorra izan daitekeela ondo erabiltzen baditugu. Orokorrean pertsona guztiei onurak ekarri dizkiete askotan.
Hauek dituzten desabantailak aldiz, abantailak baino pisu gutxiago dutela esan daiteke. Gainera, horietako batzuk, gurasoek nahiz irakasleek bideratu ahal dituzte, hala nola, umeek ez isolatzea, kalean jolastea, teknologia hauen erabilpena irakastea…
(informazio hau, youtuben dagoen bideo batetik aterata dago; bideo horren linka hurrengo hauxe da: http://http://www.youtube.com/watch?v=iBFjodtduvU)
No hay comentarios:
Publicar un comentario